DESKRIBAPENA
Kolektibo bakoitzak gai eta erronka zehatzak proposatzen ditu lan egiteko, eta, horrela, partaidetza-prozesu bakoitzean lortu beharreko helburu espezifikoak ezartzen dira.
Tailerrak kolektibo parte-hartzailearen jarduera-eremuaren barruan egin daitezke, eta parte hartzeko eta ahalduntzeko gune gisa balio dute. Metodologia elkarrizketa ikertzailean oinarritzen da. Taldeak ondorio batzuk aterako ditu, eta, horietatik abiatuta, hobetzeko proposamenak egingo dira.
Askotan, Ikertzek tailer artistikoak tartekatzen ditu partaidetza-prozesuetan, pertsona guztiek beren burua adierazteko aukera izan dezaten.
“Haur eta gazteentzako prozesuak, osoko bilkurak edo entzunaldiak” direnean, saioak ikasgeletan hasten dira, IKERTZEko hezitzaileak ikastetxeetara joaten direnean, ikasleak prozesuan parte hartzera aurkezteko eta gonbidatzeko.
Hortik aurrera, gela eta ikastetxe bakoitzeko ikasleek elkarrekin lan egiten dute espazio neutro batean, elkarrizketatuz, negoziatuz eta akordioak lortuz beren proposamenak adosteko. Programaren azken egunean, ondo- rioak aurkeztuko dituzte alkatearen eta udal ordezkarien aurrean.
HELBURUAK
- Parte-hartzaileak ahalduntzea: gauzak aldatzeko eta hobetzeko gaitasuna dugula jabetzea.
- Pentsatzen duguna hausnartzeko, zehazteko eta azaltzeko trebetasunak lantzea, eta ideiak argudiatu eta trukatzea.
- Talde-sentimendua sustatzea: taldean parte hartzen ari garela konturatzea – beraz, ondorioak denon artean adostu behar dira –.
- Akordioak lortzeko gaitasuna lantzea.
Helburu orokor horiek prozesu (eta kolektibo) bakoitzak bereziki dituen helburu espezifikoei gehitzen zaizkie.
IKERTZE arduratzen da espazio egokiak sortzeaz, parte-hartzaileek erronka, egoera edo planteatzen den gaia hausnartu eta azter dezaten, hura hobetuko duten proposamenak eraikitzeko.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Prozesu eta talde bakoitzaren ezaugarrien arabera (normalean, tailer bakoitzak 2 eta 4 ordu artean irauten du).
Eskuhartzea
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
adostasuna, Bizikidetza, Elkarrizketa, Eztabaida, parte-hartzea,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurtxoak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)
Proiektuaren iraupenaren arabera, saio solteak diren edota ikasturte osoan zehar ematen diren ikusi behar da
Ikertze Kultur Elkartea
Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61
Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia
www.ikertze.org facebook.com/ikertze