Eskubidez
Historia
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa Vitoria-Gasteizen sortu zen 2007ko martxoaren 29an. Herritarrengandik hurbil dagoen erakundea da, aniztasunetik lan egiten du Bake Kultura sendotzen eta Giza Eskubideak sustatzen laguntzeko.
Izena
Eskubidezek Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak 2007an sortu zenetik egindako ibilbidearekin bat egin du.
2020an, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, gaur arte Giza Eskubideen Foroa izenez ezagunagoa, barne gogoetari ekitea erabaki zuen bere marka-nortasunaren inguruan, berau osatzen duten erakunde guztiak bilduko dituen eta bere lanari zentzua emango dion izen bat adosteko.
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, une honetatik aurrera, Eskubidez du izena, eta bere marka-nortasuna aurkeztu du berrikuntzarako eta kokaleku berrirako apustu gisa.
Jarduketa-ildoak
Eragin Politikoa
Foroaren helburua gizarte eremuan antzemandako beharrak eta eskaerak biltzea da, eta hauek erakundeei helarazteko bitarteko izatea.
Era berean, beste helburuetako bat begirada kritiko eta eraikitzailea ekartzea da, planak batera berrikusiz eta baloratuz.
Indartzea
Erakunde eta entitate kideak indartzea. Eskubidezek, sortu zenetik helburu nagusitzat du berau osatzen duten erakundeei planen eta politika publikoen balorazio kritikoa eskaintzea, bai eta hainbat topaketa eta gunetan parte hartzea ere, entitateek prestakuntza jaso, gaitasunak sendotu, finantzaketa-iturriak dibertsifikatu, eta esperientzia-trukeen bidez aliantza eta sare berriak bultzatzeko aukera izan dezaten.
Partaidetza
Eskubidezek erakundeak lagun ditzake bakearen, giza eskubideen eta bizikidetzaren arloko Planak sortzen eta abian jartzen, bere aholkularitza eskainiz eta plan horietan jasotako ekintzei esparrua ematea ahalbidetuz.
Ikerketa
Eskubidezek bizikidetzaren, euskal erakundeek arlo horretan eskaintzen dituzten baliabideen eta Europa mailako finantzaketa-baliabideen inguruko ikerketa interesgarriak sustatu eta bultzatzen ditu, besteak beste.
Bestalde, Eskubidezek komunikatzeko bideak eta gizartearekin elkartzeko guneak sortzen ditu, entzuteko eta bere jarduera-esparruekin zerikusia duten galderak egiteko.
Taldea
Zuzendaritza Batzordea
Zuzendaritza Batzordearen bilerak hilero egiten dira. Bere funtzioak hauek dira:
- Batzar nagusian onartutako jarduerak diseinatzea, gauzatzea eta jarraipena egitea.
- Hainbat erakundek eta entitatek foroari egiten dizkioten eskaerei erantzutea. Aurrez, Zuzendaritza Batzordeko entitateek euren entitateetan landu beharreko gaiak jorratu behar dituzte.
- Zuzendaritza Batzordea arduratuko da Foroaren jarduerak diseinatzeaz eta antolatzeaz, eta erakundeekin solaskide izateaz.
Hileroko bilerez gain, Zuzendaritza Batzordeak topaketa monografikoak egiten ditu Eskubidezen lana planifikatzeko, eta beste bilera batzuk behar zehatzei erantzuteko.
Batzordeak
Eskubidezen lana sektoreka antolatzeko, Batzordeak lan-batzordeak sortzen ditu, Zuzendaritza Batzordeko kide diren entitateek eta beste entitate bazkide batzuek osatuak.
Online ikastaroa, Esperientzia-trukea, Jarduera osagarriak, Pentsagune, Komunikazioa (berria).
Foroaren Koordinazioa
Foroaren koordinazioa Eskubidezek zuzenean jardunaldi osorako kontratatutako pertsonaren ardura da.
Idazkaritza teknikoa
Idazkaritza teknikoa izaten ari den funtzioak hauek dira:
- Foroaren jarduerak gauzatzea eta jarraipena egitea.
- Barne eta kanpo helburuak betetzeko ezartzen diren lan-batzordeei deialdia egitea, dinamizatzea, koordinatzea eta jarraipena egitea.
- Foroa eratzen duten elkarteekiko harremana:
- Erakunde kideen eta kanpoko beste erakunde batzuen jarduerei buruzko informazioa.
- Foroko barne lanen deialdi-orriak egitea eta bidaltzea.
- Foroaren beraren jardueren informazioa eta deialdia.