Egin bat

Baldintzak

Foroko kide izan daitezke nahi duten eta segidako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoak:

01

Irabazi asmorik gabeko Elkarte, Fundazio eta/edo gizarte-erakundeak izatea, nortasun juridiko propioa dutenak.

02

Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren arloan lan egitea.

03

Legez eratuta eta dagokion administrazio-erregistroan inskribatuta egotea, eta egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra EAEn izatea.

Dokumentazioa

Interesatuta dauden erakundeek segidako dokumentazioa aurkeztu behar dute:

  • Sartzeko eskaera idatziz (deskargatu eredua) eta elkartutako bi erakundek ziurtatuta, Foroko lehendakariari zuzendua.
  • Erakunde eskatzailearen eratze-akta.
  • Estatutuen kopia, izaeraren arabera dagokion Erregistroak bisatua, inskripzioaren indarraldia egiaztatzen duen ziurtagiriarekin batera.
  • Entitatearen legezko ordezkariak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako printzipioak betetzen dituela, eta erakunde eskatzailea ez dagoela administrazio-zehapeneko edo zehapen penaleko prozedura batean arrazoi horrengatik.
  • Izena emateko inprimakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Giza Eskubideen Elkarteen Foroan.

Dokumentazioa bidali ondoren, Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko zaio, eta hark erabakiko du onartu edo ez, eta Batzar Nagusian gora jotzeko erekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Aipatutako dokumentazioa posta zertifikatuz bidali beharko da helbide honetara:
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
Ganbara. Erronda kalea z/g, 3. solairua
48005 Bilbo

Urteko kuota: 60€