Erakunde eta komunitate arloko prestakuntzao

DESKRIBAPENA

GEUZek prestakuntza-ekintza desberdinak burutzen ditu erakunde anitzentzat: entitate handi eta txikiak eta komunitate-arloko elkarteak, udaltzaingoa, administrazio publikoetako sailak, enpresetako langile taldeak dira, besteak beste, gure tailerren hartzaileak. Diseinua eta antolaketa bezero bakoitzari egokitzen zaizkio (helburuak eta edukiak, iraupena, hizkuntza, datak, etab.). Ohiko gaiak hauek dira: gatazkak ebazteko trebetasunak, negoziazioa, bitartekaritza, taldeen erraztea, emozioen kudeaketa, talde-lana eta publikoarekiko arreta.

HELBURUAK

  • Profesional edo talde hartzaileei gatazkak ebazteko eta emozioak kudeatzeko gaitasunak, trebetasunak eta prozesuak eman, beraien eguneroko zereginetan aplikatzeko modukoak, garapen profesional edo/eta pertsonalerako alderdi giltzarri gisa.
  • Lan-taldeen harremana eta eraginkortasuna hobetu.
  • Eguneroko gatazken kudeaketa optimizatu kolektibo desberdinen esparru profesionalean.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

GEUZen prestakuntzak metodologia esperientziala, dinamikoa eta parte hartzekoa erabiltzen du, “ikaskuntzaren” dimentsioa indartzen duena “irakaskuntzaren” dimentsioaren aurrean. Talde-lana bultzatzen du, eta esperientzien trukea trebetasun praktikoak eskuratzeko oinarri gisa. Prestakuntza-saioak teoriko-praktikoak dira, aurkezpen teorikoak landutako kontzeptuei buruzko ariketekin eta/edo adibideekin. Tailerretan hainbat teknika erabiltzen dituzte taldearen energia dinamizatzeko eta elkarrekiko gogoeta eta tresnak beregana ditzaten errazteko (jarduera praktikoak bakarka eta taldeka, auto-diagnostikoak eta erregistro pertsonalak, trebatzeko ariketak, benetako kasu eta arazoen analisia, rol jokoak eta simulazioak, ekintza-plan pertsonalizatua...).

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Azken hamabost urteotan, GEUZek esperientzia zabala metatu du era guztietako prestakuntza-ekintzen diseinuan eta garapenean, oso kolektibo desberdinekin. Hauekin egin dugu lan, besteak beste: Leioako eta Getxoko udaletako udaltzaingoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, Gipuzkoako Aldundia, Arabako Aldundia, Asturiasko Administrazio Publikoetako Institutua, EAEko hainbat udal, Bizkaiko Caritas, Gorabide, Agintzari, Bizgarri, Goiztiri, Hontza, Matia Fundazioa eta Urtxintxa. Gainera, GEUZeko profesionalek graduko eta gradu-ondoko prestakuntza arautua ematen dute nazio eta nazioarte mailako hainbat unibertsitatetan. GEUZen prestakuntza-ekintza oro ebaluazio fasearekin amaitzen da, planteatutako helburuen betetze-maila eta parte hartutakoen asebetetze-maila baloratzeko. Ebaluazioa irakasleen behaketan eta pasatzen den galdetegi batean oinarrituta egiten da. Ebaluaziotxostena ematen da, behin prestakuntza amaituta.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza,

Bitartekaritza, Emozioen kudeaketa, Gatazkak ebazteko trebetasunak, Negoziazioa, Talde-lana,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan, Beste Autonomia Erkidego batzuk

- Elkarteak
- Enpresak
- Udaletxeak
- Udaltzaingoa eta beste segurtasunzerbitzu batzuk
- Erakundeak eta Organismo Publikoak
- Unibertsitateak: graduak eta graduondokoak
- Langileak / Enplegatuak
- Zuzendaritza-taldeak
- Boluntarioak

Ordu-kopuruaren eta desplazamenduaren arabera.

GEUZ

Lucia Gorbeña
Koordinatzailea
lucia.gorbena@geuz.es
675 715 661

Mazarredo no 81, 6o Izqda.
Bilbao 48009, Bizkaia

www.geuz.es