DESKRIBAPENA
Badakigu bizikidetza “beste batzuekin bizi izatea” dela. Gizakiaren izatearen parte da. Ni-bestea harremana eraikitzea eskatzen du, aniztasuna onartzea, heterogeneotasuna aberastasun gisa bizi izatea, kooperazioa garatzea.
Ardura hartzea eskatzen du. Alabaina, gaur egungo baldintza sozialek zaildu egiten dute hazkuntzan besteekiko loturen betebeharra, hain zuzen ere, afektibotasuna, sormena, jokoa eta autonomiaren garapena ahalbidetuko duten loturak.
Programak gogoetarako, analisirako eta irizpideak lantzeko gunea eskaintzen du hazkuntza osasungarrirako, oinarria baita bizikidetza eraikitzen joateko.
HELBURUAK
- Gogoetarako talde-guneak sortu hezteko eta hazteko zereginari buruz, bizikidetzarekin lotuta.
- Arazo hau ulertzea eta egungo kontraesan sozialen testuinguruan alternatibak bilatzea erraztuko duten analisi-elementuak eman.
- Eraikitzen lagunduko duten irizpideak eskuratu.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Prozesu Zuzentzaile Komunitarioen Metodologia (ProZK), Talde Hezigarriaren metodoa erabiltzen du talde-tresnatzat.
Taldeprozesuaren alderdi tematiko eta dinamikoen arteko harreman berezia zainduz zentratzen du ikaskuntza.
Aktiboa eta partehartzailea da, eta hainbat baliabide erabiltzen dira programa motaren, jarritako helburuen eta partaideen ezaugarrien arabera. Ordu-kopurua eta modalitatea jarritako helburuen araberakoa izango da.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Programaren edukiak talde hartzaile desberdinetara egokitzen dira (adib. nerabeen gurasoak, seme-alabak lehen eta/edo haur hezkuntzan dituztenak, edota esku-hartze zuzena ikasleekin adinaren arabera).
Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak ere aurreikusten ditu.
Eskuhartzea
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,
Autonomía, Bizikidetza, Eguneroko bizitza, Eguneroko ezinegonak, Hazkuntza osasungarria,
Euskara, Gaztelera
Bizkaia
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Gazteak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)
Adosteko
Osaginez – Crecer en Salud
Jesús Notario
osaginez@hotmail.com
635 732 912
Ronda 25 bajo,
48005 BILBAO
www.bilbao.procc.org