Editorial Argitalpenak

Afaloste. Laborategi Gastronomiko-Soziala. Elkarbizitza Pil-Pilean.

GGEE eta Bakearen aldeko Elkarteen Foroak, Bakeola, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Bakearen Museoa erakunde sustatzaileekin batera, “Afaloste. Elkarbizitza pil-pilean” argitaratu du, bertsio digitalean eta paperean. Liburu honek Afaloste eta online bertsioa den AfalosteONeko esperientziak jaso ditu.

Bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, Afalosteko taldeak gure memoria eta elkarbizitza lantzen jarraitzeko aukera bat aurkitu du ingurune birtualean, Afaloste den laborategi gastronomiko-sozialaren lau uneei eutsiz: memorien kokapena, elkarrizketa eta solasaldian online, afaria edo pintxoa denboran eta gure memorian zeharreko bidaia gisa, eta integrazioa eta sistematizazioa.

Gora Afaloste+(ON)!