DESKRIBAPENA
Ruta M kazetarientzako Gidaliburu bat da, nola eman gatazka eta egoera humanitarioen berri genero-ikuspegiarekin, azterketa Palestinako lurralde okupatuaren kasutik abiatuta.
Askotan, komunikabideek gatazka eta krisi humanitarioen irudikapen partziala eta estereotipatua ematen dute.
Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren eta hortik eratorritako krisi humanitarioaren testuinguruan, emakume palestinarrei buruzko imajinario kolektiboa hainbat eragile sozializatzailek sustatutako pertzepzio kulturaletan oinarritzen da, eta horiek orokortzaileak, partzialak eta zehaztugabeak izan ohi dira.
Gidaliburu hau Lola Morak eta Pikara Magazinek egin dute, beren ezagutza, jakintza, esperientzia eta kazetaritza feminista eta genero-ikuspegia oinarritzat hartuta.
HELBURUAK
- Palestinako errefuxiatuen egoerari buruzko kontzientzia feminista eta ezagutza kritikoa duen euskal gizartea eraikitzen laguntzea, genero-ikuspegietatik abiatuta eta Giza Eskubideetan oinarrituta.
- Testuinguru humanitarioei eta gatazka-testuinguruei buruzko informazioaren tratamendua genero-ikuspegitik sustatzea, estereotipoak desegiten laguntzeko, isildutako istorioak ikusarazteko eta emakumeen ikuspegi emantzipatzaile eta ez-estereotipatua transmititzeko.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Bidaia-koadernoa doan deskarga daiteke esteka honetan:
https://www.tejiendoredesdemujeres.org/images/documentacion/unrwa-ruta-m.pdf
Argitalpenak eta dokumentazio zentroak
Giza Eskubideak,
azterketa Palestinako lurralde okupatuaren kasutik abiatuta. Askotan, DESKRIBAPENA: Ruta M kazetarientzako Gidaliburu bat da, generoa, Giza Eskubideak, Kazetaritza Gidaliburua, nola eman gatazka eta egoera humanitarioen berri genero-ikuspegiarekin, Palestina, Palestina, Pertsona errefuxiatuak,
Euskara, Gaztelera, Ingelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak.
- Elkarteak orokorrean.
- Helduak (18>)
Doan
UNRWA Euskadi
Bárbara Ruiz Balzola
Hezkuntzako koordinatzailea Herritar Globalentzat, UNRWA Euskadi
bruiz@unrwa.es
944 346 731
Hurtado de Amézaga 10,
1o izq, Of 2
Bilbao
www.unrwaeuskadi.org facebook.com/UNRWAspain