DESKRIBAPENA
Ibilaldi bat egingo da herrian zehar, historia eta elkartasuna, bakearen pedagogiari lotutako tailer batekin amaituko dena. Beste gai batzuen artean, memoria historikoaren eta artearen, elkarbizitzan eta demokrazian sakontzeko, ekarpenak aztertzen dira.
5 LERRO (Bisita eta tailerrarako):
- Memoria eta Bakea
Tailerra: “Zertarako gogoratu?” Gernika, 1937ko apirilaren 26a, Espainiako Gerra Zibilaren esparruan. - Gerra eta Bakea
Tailerra: “Gernika eta beste Gernikak”. Gerra, indarkeria eta miseriaren ondorioz lekuz aldatu behar izatea. - Demokrazia eta Bakea
Tailerra: “GizArte”. Demokrazian eta askatasunetan sakontzeko eskubideak eta betebeharrak. - Artea eta Bakea
Tailerra: Deskubritu dezagun berriz “Guernica”, gerra sasoian. Artelana, bakearen pedagogiarako tresna gisa. - Gatazka eta Bakea
Tailerra: “Gatazkak eraldatzea, ekintza ez biolentoa eta sortzailea”. - Gatazka eta indarkeria motak.
HELBURUAK
Bere helburua bakeari buruzko hausnarketa egitea da, memoria leku batetik, bere sinbologia giza eskubideak maila globalean zein tokiko mailan kontuan hartuz.
Beste gai batzuen artean, memoria historikoaren eta artearen, elkarbizitzan eta demokrazian sakontzeko, ekarpenak aztertzen dira.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Goiz oso bat (9:00tik – 14:00etara). Gernikan zehar egiten den ibilaldia eta aintzinako Armagintzaren Fabrika zen ASTRAn egingo den tailerra barne (aukeratu den lerroren arabera). Tailerrak talde errekurtso dinamikoen bidez partehartzaile guztien partehartzea errazten du. Horrez gain lan mota lotutako bestelako material didaktiko eta audiobisuala eskura dago. Programa hau haratago arratsaldean Gernikako Bake Museoa bisitatzea errekomendatzen da.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Programa hau Euskal Herriko DBH goiko ziklo, Batxilergo eta bestelako hezkuntza zentroei (Lanbide Heziketa, HHI...) zuzenduta dago. Bisitaldi eta tailerra hezkuntza zentro edo taldearen interesen arabera egoki daitezke. Partzehartzaile kopurua 25 pertsona gehienez. Eskaera gure weborriaren medioz heltzen den formularioa bete eginez burutzen da.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria, Memoria Historikoa,
Bakea, Biolentzia, Demokrazia, Giza Eskubideak, Memoria,
Euskara, Gaztelera, Ingelera, Alemana
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak.
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)
Doan
Gernika Gogoratuz
Andreas Schäfter
Prestakuntza arduraduna
andreasschaefter@gernikagogoratuz.org
946 253 558
Artekalea, 1-1o.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
www.gernikagogoratuz.org facebook.com/GernikaGogoratuzFundacion/ twitter.com/GGogoratuz youtube.com/user/gernikagogoratuz