Oroimena bizigune

DESKRIBAPENA

Oroimena bizigune – Habitar la memoria sentsibilizazio, komunikazio sozial eta oroimenaren eraikuntzarako proiektu partehartzailea da.

Indarkeriari buruz euskal herritarrek dituzten iritzi eta lekukotzen ordezkari izan nahi du, iragan hurbila ezagutzeko prozesu parte-hartzailearen bidez eta ikus-entzunezko kontakizun eta istorioak sortzearen bidez.

Proiektua prozesu berritzaile batean oinarritua dago, herritarren kontakizunak eraikitzea proposatzen du partaidetza, gogoeta eta sorkuntzatik abiatuta, Euskadiko herritarrek iragan hurbileko oroimena eraiki eta bizi dezaten laguntzeko.

HELBURUAK

Proiektuaren helburu nagusia kontakizun kolektiboak eta gatazkaren oroimena eraikitzean datza, eta Euskadiren bizikidetzaren oinarrietan hedatzen, sendotzen eta bake-kulturan sakontzen laguntzean.

Helburua zera da: prozesu parte-hartzaileari ekitea iraganaren berrikusketa kritiko batetik abiatuta, elkarrizketa sustatzea herritarren artean XXI. mendeko euskal gizarte berriari buruz, eta iraganaren, orainaren eta geroaren kontakizun partekatua eraikitzea.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Oroimena bizigune – Habitar la memoria metodologia parte-hartzailea erabiliz egiten da; gogoetarako, elkarrizketarako eta gaitze digitalerako tailerretan gauzatzen da, eta mugikorrak erabiltzen dituzte grabatzeko tresnatzat.

Tailerretan adostutako gidoi edo galdetegi baten bidez, parte-hartzaileak kalera irteten dira, herritarrek iraganean pairatutako indarkeriaren eta giza eskubide urraketaren inguruan dituzten iritziak eta lekukotzak grabatzera.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Errenterian 2015ean egindako prozesuaren emaitza gisa, dokumental parte-hartzaile bat egin zen.

Oarsoaldeko bederatzi gaztek, jarduera ezberdinen bidez, Errenteriaren iragan bortitza (ber)ezagutuko dute eta iragan honen ezagutzan sakonduko dute, hausnarketa egingo dute indarkeriaren jatorriaz, biktimez, sufrimen- duaz, beldurraz, isiltasunaz, eta bake eta bizikidetzari lagunduko dioten elkarrizketa-guneak eraikitzeko moduaz.

Dokumentalak parte hartutako gazteen gogoeta-prozesua erakusten du, eta Errenteriako biztanleei egindako elkarrizketak iritziak ezagutzeko eta udalerriaren iragan bortitzaren ikus-entzunezko oroimena eraikitzeko beraien lekukotzen bidez.

Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak eta baliabide didaktikoak ere aurreikusten ditu.

Eskuhartzea

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria, Memoria Historikoa,

Bakea, Bizikidetza, Herritarren kontakizunak, Identitatea, Partaidetza,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Helduak (18>)

10.000€ – 12.000€

Moviltik

José Luís Roncero Gorrochategui
Koordinatzailea
moviltik@gmail.com
659 297 463

Av/ Txomin Garat 16-1a.
48004 Bilbao

www.oroimenabizigune.org facebook.com/Moviltik/