DESKRIBAPENA
Euskal Herriko Industriak 1937-1939 gerra garaira egokitu beharra izan zuen. Ekonomiaz gaindi doan ikuspuntua eskainiko da ikastaro honetan, protagonista nagusiak izendatuko dira: ugazabak eta langileak. Garai latzak, gudak bere horretan duen gogortasunari militar orden batek gidaturiko lana gehitu behar zaion garaiak.
HELBURUAK
- Gerra Zibilean eta gerraostean industriak eduki zuen egitekoa zabaldu, alderdi ekonomiko eta militarrez haratago.
- Militarizazioak ugazaba eta langilerian izan zituen ondorio politiko eta lan mundukoak ikustarazi.
- Industria militartuan emakumeak izandako papera aztertu eta gerra amaitu ostean emakumearen modeloaren eraldaketa.
- Enpresen militarizazioaren material grafikoa zabaldu.
- Euskal Herriko arkitektura industriala eta herri lana (1936- 1939).
- Gerraosteko euskal industriaren egoera ezagutu.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
7 ordu.
Zer da MOOC bat? MOOC (Ingelesez, Massive Open Online Course) online ikastaro, ireki eta masiboa da. Ikastaro hauekin lankidetza, informazio-trukea eta partaide guztien partaidetza sustatzen da. Zer aurkituko dut ikastaro honetan?
Ikastaroa 5 modulutan banaturik dago eta bakoitzak material hau barneratzen du:
- Derrigorrezko irakurketa eta bideo-tutoretzak.
- 10 galderako galdetegia.
- Zalantzak ebatzi edo informazioa partekatzeko foroa.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Irakasleak: Amaia Apraiz, Beatriz Herreras, Ainara Martínez.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Memoria Historikoa,
Ikastaroa, Internet, Memoria historikoa, MOOC,
Euskara
EAE osoan
- Elkarteak orokorrean
- Zuzenbidean, Soziologian, Kriminologian, Politika eta Giza Zientzietan, Arkitekturan, Pedagogian, Lan Harremanetan zein Nazioarteko Harremanetan diharduten profesionalei zuzendurik dagoen eta, oro har, gaian sakontzeko interesa duen gizarteari.
Doakoa
Asmoz
Unai Manterola
Koordinatzailea
mooc@asmoz.org
943 212 369
Asteasuain 14,
20170, Usurbil, Gipuzkoa
asmoz.org es-la.facebook.com/asmozfundazioa twitter.com/asmozf linkedin.com/company/asmozfundazioa/ youtube.com/user/ASMOZtv