DESKRIBAPENA
Behatokia da aukera LGBT+fobiaren salaketa plurala egiteko mekanismo desberdinak artikulatzeko. Batetik, diskriminazio zuzena edo zeharkakoa bizi duten edo bizi izan duten pertsona guztientzako laguntza ona izaten ahalegintzen da.
Bestetik, herritarrak aktibista/ziberaktibista bihurtu nahi ditu diskriminazio mota honen aurka. Epe motzean, web orri batean egituratuko da. Gaur egun, Facebookeko orri batean dago aktibo. Gainera, federazio integratu bat eratzeko asmoa dago hasierako Plataforman parte hartzen duten elkarteekin.
HELBURUAK
- LGBT+ pertsonen sexu eskubideak ez betetzea salatu espazio publiko eta pribatuan.
- LGBT+ pertsonen sexu eskubideen defentsa bultzatu.
- Euskadi eta estatu mailako feminista/LGBT+en partaidetza- eta aktibismo-sareak sortu.
- Herritarrei eta Hirugarren Sektoreari tresnatzat balio izan, arlo desberdinetako (lana, kirola, soziala, hezkuntza...) sexu eskubideen urraketak salatzeko plataforma gisa.
- Jarrera sexologikoetatik ikertu arlo honetan.
- Informazio zerbitzua eskaini beste puntu geografiko batzuetan LGBT-fobiaren inguruan egiten diren jarduerei buruz.
- LGBT-fobia egoerak bizi izan edo bizi dituzten pertsonei aholkatu.
- Herritarrak sentsibilizatu LGBT-fobiaren prebentzioan Jardunaldi, Kanpaina... bidez.
- Aktibistak eta/edo ziberaktibistak prestatu diskriminazio mota honen aurka.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Behatoki batera berezko metodologia.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Kategorian, LGBT+ pertsonen aurkako jarrera eta jokabide garratzen salaketa ere aurreikusten dira. Baliabide hau, 2015. urtean burutu genuen “Análisis de los Derechos Sexuales desde la perspectiva de los Derechos
Humanos” ikerketa dela eta sortu da. 2016. urtean publikatu den ikerketa hau, gure emailaren bitartez eskatuz gero eskuragarri dago.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Giza Eskubideak,
Desio erotikoaren sexu orientazioa, Giza Eskubideak, Sexu Eskubideak, Sexua balio gisa, Transexualitatea,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
Herritarrak orokorrean
Doan
Bizigay
Mikel Oribe Galdona
bizigay@gmail.com
640 195 146
Ps. Arenal, 2-3a,
48001, Bilbao
www.bizigay.org facebook.com/LGBT.Euskal. Behatokia.Bizigay/