DESKRIBAPENA
Kolonbiako Bakearen aldeko Mahai Sozialak (MSP) Euskadin, espazio garrantzitsua izatea du helburu diaspora kolonbiarrarentzat eta Kolonbiako herriarekiko Elkartasun internazionalistarentzat. MSPk, Kolonbiako erakunde sozial eta herrikoiek zehazten duten bezala, “Hirugarren Elkarrizketa Mahaia” izan nahi du, Habana-Kubako eta Quito-Ekuadorreko Mahaien osagarri eta barne hartzen dituena, matxinoen eta Juan Manuel Santosen gobernuaren artean. Kolonbiako MSPk Euskadin, ekintzarako agenda emango duen eta Euskadin elkarrizketa handia sustatuko duen abiapuntua izan nahi du, Europa mailako beste mahai batzuekin eta Kolonbiako gizarte mugimenduekin bat etorrita, gogoetarako espazio gisa konfrontazio armatuaren atzean dagoen gatazka sozial, ekonomiko eta politikoa gainditzeko, Kolonbiako herritar guztientzako Justizia soziala duen benetako Bakearen alde.
HELBURUAK
- Espazio zabal iraunkor bat sortu Euskadin. Bertan aztertuko eta proposatuko dira Diaspora kolonbiarraren alderdiak, Bake akordioen jarraipena eta nazioarteko komunitatearen parte-hartzea, justizia sozialarekin bakean eragina izango dutenak.
- Gogoetarako espazio propositiboak eraiki Herrialde bakoitzean, Kolonbiak bizi duen gatazka sozial, ekonomiko, politiko eta armatuaren amaierari laguntzeko dinamikan.
- Herritar migratuen eta Kolonbiara itzulien eskubideak lantzeko oinarriak ezarri harrera-gizarteetatik eta Kolonbia, Espainia eta Euskadiren artean dauden akordioetatik.
- Kolonbiako gobernuaren, nazioarteko komunitatearen eta gizarte mugimendu eta eragileen partaidetza bultzatu Kolonbiaren Bakerako Mahaiaren eraikuntzan.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Indarkeria,
Bakea, Elkarrizketa, Indarkeria, Justizia, Kolonbia,
Euskara, Gaztelera
Araba
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Helduak (18>)
5000€
Bachue
Mireya Perea
colectivobachue@yahoo.es / mamas_alpoder@hotmail.com
652 73 27 59
Plaza Zalburu s/n
Casa de Asociaciones Itziar,
01002 Vitoria Gasteiz
www.holalatinoamerica.info