DESKRIBAPENA
Izeba Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden adingabeen izeba-osaba gisa jokatzen duten familia edo pertsona boluntarioen sarea da.
HELBURUAK
Izeba Proiektuaren helburua, tutoretzapean dauden adingabeen bizi kalitatea hobetzea da, euskarria eta familia erreferentzia positiboak eskainiz.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Aldagaia, egin behar den laneko arabera. Izeba Proiektuan parte hartzeko familia edo pertsona boluntarioen moduan izena ematea erabakitzen dutenak ez daude bakarrik bere solidaritate-ahaleginean. Baketik-ek eskainitako baliabide desberdinak dituzte bere esku.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Tutoretzapean dauden adingabeen osaba/izebak izateko eta haien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko prest dauden pertsona- edo familia-sarea da Izeba Proiektua.
Erreferentzia- eta laguntza-familia horien eginkizuna hau da: ikasketak direla-eta, adibidez, gurasoengandik urruti bizi den iloba batengandik hurbil bizi den osaba/izeba batenaren antzekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gi- zarte Politika Departamentuak eta Baketik Fundazioak elkarrekin izenpetutako hitzarmenak abiarazten eta garatzen du ekimen hau.
Adar ugari ditu Izeba Proiektuaren enborrak: Gipuzkoako Foru Aldundia, proiektuari laguntzen dioten zenbait udal, herritarrak (harrerako familien bitartez), gizarte zibil antolatua (Baketik eta ekimena sustatzen duten beste zenbait erakunderen bitartez)...
Helburu bakarra du ekimen kolektibo eta koordinatu honek: tutoretzapean dauden adingabeen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko erantzun solidarioa eta eraginkorra ematea. Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak ere aurreikusten ditu.
Eskuhartzea
Bizikidetza,
Adingabe tutelatuak, Boluntariotza, Elkartasuna, Familia,
Euskara, Gaztelera
Gipuzkoa
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden
- adingabeak batetik (ilobak) eta gizarte orokorra bestetik
- (izeba-osabak)
- Haurrak (0 - 11)
- Gazteak (12-18 urte)
- Helduak (18>)
Boluntariotza programa bat denez, ez du kosturik
Baketik
Kristina Soares
Izeba Proiektuaren Arduraduna
izeba@izeba.org
943 251 005 / 688 644 354
Kondeko Aldapa 5B,
20400 Tolosa, Gipuzkoa
www.baketik.org facebook.com/izebaproiektua twitter.com/baketik