DESKRIBAPENA
Ikus-entzunezko erabilerraztasunak dibertsitate sentsoriala (pertsona gorrak edo entzumen-disfuntzioarekin eta pertsona itsuak edo ikusmen urritasunarekin) duten pertsonekin batera eta pertsonentzat borroka egiten du, ikus-entzunezko edukietarako sarbidea izan dezaten PGA bidez (Azpititulu egokituak edota pertsona gorrentzako azpitituluak) eta AD bidez (Audio-deskribapena).
Ikastaro honen helburua zera da: Ikus-entzunezkoen Erabilgarritasunean sentsibilizatzea eta prestatzea elkarteetan, hezkuntzan edo arlo profesionalean beren jarduera ikus-entzunezko euskarri sinpleekin komunikatu eta berauek pertsona guztiek eskuragarri izatea nahi duen oro, era honetan sustatuz gizarte inklusiboa, eta hartzaile kopurua handituz.
HELBURUAK
• Ezagutza orokorrak eskuratu ikus-entzunezko erabilerraztasunean. Horrekin batera, pertsona gorrentzako azpititulu mota desberdinak ezagutu eta pertsona itsuentzat audio-deskribapen bat gauzatzeko tresnak.
• Ikus-entzunezko erabilerraztasunaren inguruko arauak aztertu eta, zehazki, PGA (Pertsona Gorrentzako Azpitituluak) eta AD (Itsuentzako audio-deskribapena) arloekin zerikusia dutenak.
• Audio-deskribapenerako gidoi bat egin eta pertsona gorrentzako azpitituluak garatu oinarrizko tresnak erabiliz.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
10 ordu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Irakaslea: Nuria Ruiz Cabestany
Arte Ederretan lizentziaduna Zinema eta TB espezialitatean 1993an Galesko Unibertsitatean, Newport, Britainia Handia. Komunikabideetarako Irisgarritasuna Gradu-ondokoa 2010ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (pertsona gorrentzako azpitituluen eta pertsona itsuentzako audio-deskribapenen moduluak)
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Irisgarritasuna,
Ikastaroa, Ikus-entzunezkoa, Internet, Irisgarritasuna,
Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak eta heziketa-arloko elkarteak
- Udaletxeak eta tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean profesionalak
- Helduak (18>)
25€
Asmoz
Elixabet Almandoz
Koordinatzailea
accesibilidadaudiovisual@asmoz.org
943 212 369
Asteasuain 14,
20170, Usurbil, Gipuzkoa
asmoz.org es-la.facebook.com/ asmozfundazioa twitter.com/asmozf linkedin.com/company/asmozfundazioa youtube.com/user/ ASMOZtv