DESKRIBAPENA
Ikastetxearen bizikidetza hobetzea xede duen bitartekaritza programa da; helburu hori Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleen inplikazio zuzenaren bidez lortu nahi da, egunero sortzen diren gatazketan esku har dezaten.
Esku-hartze ereduak dira, eta eredu horiek eragin zuzena dute gelako giroan, bai eta ikastetxe osoko giroan ere.
Zerbitzu hauek ditu: aholkularitza- zerbitzua eta trebakuntza, ikastetxe bakoitzera egokitutako programak diseinatu eta garatu; baliabide pedagogikoak, jardunaldiak eta topaketak.
HELBURUAK
- Ikastetxeko bizikidetza hobetu.
- Kolaborazioa, ezagutza eta pertsonen arteko arazoei irtenbideak bilatzea sustatu.
- Ikasleen artean dauden tratu txar kasuak gutxiagotu.
- Gatazken eraldaketan ikasleen parte-hartze zuzena ahalbidetu.
- Komunikazio kanalak sortu, eta hezitzaile eta hezien arteko elkarren ezagutza areagotu.
- Gatazkei aurre egiteko modu biolentoak aztertuko dituen ikastetxeko batzordea zehaztu.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Ikastetxeak berak zehazten duen plangintzaren araberako esku-hartze eta iraupena. Garatzen den metodoa aktiboa da, parte-hartzailea, esperientziatik abiatutakoa eta kooperatiboa.
Metodologia honen helburua, ikasgelan kooperazioan oinarritutako klima eta, elkarrekin, denen artean, bilatzeko jarrera sustatzea da.
Prozesua emaitza bezain garrantzitsua dela uste dugu. Ikasle laguntzaile programa garatzean ikasleek: prestakuntza jasotzen dute, jarraipen saioetan trebatzen dira, eta tutoretza saioetan beste ikasleekin partekatzen dute formakuntzan trebatutakoa.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik aholkularitza eskaintzen zaie ikastetxeko arduradunei, egitasmoa ikastetxeko bizitzan txertatzeko.
Egitasmo honen osagarriak dira “Adostokia” eta “patioa gune hezitzailea” programak. Kategorian, baliabide didaktikoez gain, sentsibilizazioko eta heziketako ekintzak dira ere.
Eskuhartzea
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Adostokia, Berdinen arteko tratu on eta txarrak, Bitartekaritza, Gatazken eraldaketa, gatazken txokoa, Gizarte trebetasunak,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)
- Proiektuaren garapenaren arabera
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko
Bakeola
Bizkaia: Rocio Salazar, Gipuzkoa: Maider Martiarena
Teknikariak
Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032
Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia
www.bakeola.org facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola