DESKRIBAPENA
Tailer honen helburua erresistentzia-eredua desegitea da, borroka- eta mobilizazio-agertoki sinboliko batzuk aztertuta. Azken batean, kriminalizazio, deportazio, jihadismo epaiketa edo antzeko “ekialdetze” prozesuei aurre egiten dieten norbanakoak edo kolektiboak, aktibistak, asilo beharra dutenak eta errefuxiatuak, paperik gabeak, emakume etorkinak protagonista dituzten “hiritartasun ekintzak” izango dira aztergai.
HELBURUAK
Fenomeno zehatz baten ikuspegi alternatiboa aurkeztu nahi da: immigrazioaren muga eta kontrolen ereduaren aurkako erresistentzia.
Horregatik, etorkinak subjektu babesgabe eta juridikoki eta politikoki ezgai gisa ikusten dituzten ikusmolde paternalistak eta asistentzialistak gainditu egingo ditugu.
Egoera krudelak gorabehera, badira oztopo fisikoei (mugak, poliziakontrolak, kanporatze-prozesuak...) aurre egiteko gai diren pertsonak, bakarka edo taldeka. Ikuspegi honetaz hausnartzen eta eztabaidatzen da.
Aldi berean, ez da ezarri nahi eredu arau-emaile bat erresistentzia eredu ideala zein den esateko, baizik eta zer esperientzia dauden adierazi hiritartasun kritiko baten ikuspegitik.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
32 ordu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Ikastaroa online da erabat. Aurkezten dugun programa didaktikoak izaera bereziki dibulgatzailea eta praktikoa du, eztabaida bultzatuz. Gainera, pres-
takuntza programa gainditzeko, beharrezkoa izango da amaieran 2000 hitz inguruko lan praktiko bat egitea.
Helbide akademikoa: Iker Barbero, Zuzenbide Irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea. Irakasleak: Cristina Fernandez-Bessa, Mikel Mazkiaran, Nieves Arrese eta Christian Orgaz.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza,
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Ikastaroa, Internet, Mugak,
Gaztelera
EAE osoan
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Helduak (18>)
Doan
Asmoz
Elixabet Almandoz
Koordinatzailea
accesibilidadaudiovisual@asmoz.org
943 212 369
Asteasuain 14,
20170, Usurbil, Gipuzkoa
asmoz.org es-la.facebook.com/asmozfundazioa twitter.com/asmozf linkedin.com/company/asmozfundazioa youtube.com/user/ASMOZtv