Hezkuntza: Altxor ezkutua Hezkuntza solasgai

DESKRIBAPENA

Hezkuntza Altxor ezkutua: XXI. menderako Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak, Jacques Delors buru duena, UNESCOri egindako txostenaren euskal bertsioa da.

Hezkuntza ezinbesteko tresnatzat jotzen da gizateriak bake, askatasun eta justizia sozialaren idealetarantz aurrera egin ahal izateko.

Heziketaren oinarrizko funtzioa defendatzen du pertsonen eta gizarteen garapen jarraituan, giza garapen harmoniatsuago, egiazkoago baten zerbitzura dagoen bide gisa, atzera eginarazteko pobreziari, bazterketari, ulertezintasunari, zapalkuntzari eta gerra enfrentamenduei.

Hezkuntza Solasgai: Jacques Delorsen “Hezkuntza: Altxor Ezkutua” txostenaren laburpena da, euskal hezkuntza esparrura egokituta.

UNESCO etxeak antolatutako eztabaida-mintegi bateko gogoetak jasotzen ditu; mintegian euskal ikastetxeetako irakasleek hartu zuten parte.

HELBURUAK

  • Gogoetarako tresna eman, XXI. mendean hezkuntzak izango dituen hezkuntza-ereduaren eta hezkuntza-politiken inguruan hausnartzeko.
  • Bake, askatasun eta justizia sozialaren idealak lortzeko tresna gisa defendatu heziketa.
  • Hezkuntza-eredu bat bultzatu XXI. Menderako, lau zutabetan oinarrituta: ezagutzen Ikasi, egiten Ikasi, elkarrekin bizi izaten Ikasi eta izaten Ikasi.

Argitalpenak eta dokumentazio zentroak

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Askatasuna, Bakea, Giza garapena, Hezkuntza-politika, Justizia soziala,

Euskara

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)

Doan

UNESCO Etxea

Monika Vázquez
UNESCO Etxearen Bake Kultura eta Giza Eskubideak Programaren arduraduna
m.vazquez@unescoetxea.org
944 276 432

Plaza de la Convivencia.
Paseo de Uribitarte, 12 local 2.
48801 Bilbao

www.unescoetxea.org facebook.com/unescoetxea/ twitter.com/unescoetxea youtube.com/user/unescoetxeapv