![La enseñanza de los Derechos Humanos](https://eskubidez.org/wp-content/uploads/Unesco-Etxea-ensenanza-ddhh.jpg)
DESKRIBAPENA
Gida didaktikoa da. Bertan, oinarrizko printzipioak eta jarduera praktikoak eskaintzen zaizkie Lehen hezkuntzako, Bigarreneko eta Batxilergoko hezitzaileei, baldin eta ikasleek Giza Eskubideak ezagutu ditzaten bultzatu nahi badute, eta eskubideak eta askatasuna errespetatuko diren giroa sustatu nahi badute.
Jarduera bakoitza, bai Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari, eta bai Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenari lotzen zaie. Gidan, eranskina gisa, bai Aldarrikapen Unibertsala eta bai Hitzarmena jaso dira, eta baliabide didaktikoen eta gai honetan diharduten erakundeen zerrenda.
Eskuragarri dago paperean, CDn eta UNESCO Etxearen web orrian.
HELBURUAK
Irakasleei prestakuntza eta baliabide didaktikoa eskaini, trebatuko dituena ikasleekin harreman osasungarriak, horizontalak, elkarrekiko errespetuan oinarrituak eraikitzen lan egiteko.
Irakasleen ezagutza bultzatu giza eskubideen sustapen eta babeserako sortutako nazioarteko akordio eta tresnen inguruan: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena.
Ikasleen artean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oinarrian dauden balioak sustatu eta giroa hobetzen lagundu ikastetxeetan.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,
Bakea, Bizikidetza, Gatazka, Giza Eskubideak,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)
- Helduak (18>)
Doan
UNESCO Etxea
Monika Vázquez
UNESCO Etxearen Bake Kultura eta Giza Eskubideak Programaren arduraduna
m.vazquez@unescoetxea.org
944 276 432
Plaza de la Convivencia.
Paseo de Uribitarte, 12 local 2.
48801 Bilbao
www.unescoetxea.org facebook.com/unescoetxea/ twitter.com/unescoetxea youtube.com/user/unescoetxeapv