Bizitzeko, elkarrekin bizitzeko eta hobeto hezteko zinema

DESKRIBAPENA

Gatazka, etika eta bakea lantzeko filmak, bakoitza gida labur batek lagunduta, bere edukiari buruzko analisia eta gogoeta errazteko.

Bi proiektutan datza: 1) bideoteka irekia, funtsaren (250 film baino gehiago) mailegua doan eta 2) bideokluba, urtean 10 film hautatzeko eta entregatzeko zerbitzua.

HELBURUAK

Zerbitzu honek gogoetarako ohitura eta izpiritu kritikoa sustatzea du helburu, horretarako, zinema erabiliz baliabidetzat. Eztabaidak, elkarrizketak eta eztabaida eraikitzaileak bultzatu eta dinamizatu nahi ditu.

Proiektu honen berezitasun nagusia bi ideiatan laburbildu daiteke. Lehenik, baliabide sortzaile bat erabiltzea, balioetan oinarritutako heziketa eta bake kultura hedatzeko.

Bake kulturan oinarritutako heziketarako teoriaren, diskurtsoaren edota gomendioaren hizkuntzaren aurrean, proiektu honek zinemaren hizkuntza sortzailea, artistikoa eta, nahi bada, dibertigarria proposatzen du. Eta, bigarrenik, proiektu honek bakerako heziketa egin nahi du, film bat ikusteak ikuslearen erretinan eta sentsibilitatean sortzen dituen esperientzia eta emozioen bidez.

Ez dugu proposatzen ikasgai bat ikastea, baizik eta esperientzia bizitzea, emozio batzuk sentitzea eta, ondoren, bizipen horren inguruan hausnartzea.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Online katalogoa:
http://www.baketik.org/videotecas.php?idioma=eu

Kategorian, baliabide didaktikoez gain, sentsibilizazioko eta heziketako ekintzak dira ere.

Baliabide didaktikoak

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,

Bideoteka, Bizikidetza, Dokumentala, Heziketa, Zinema,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)

- Bideoteka: mailegua doan
- Bideokluba: 60€ko kuota urtean (alda daiteke)

Baketik

Maialen Lizarralde
Hezkuntza arloko arduraduna
m.lizarralde@baketik.org
943 251 005

Kondeko Aldapa 5B,
20400 Tolosa, Gipuzkoa

www.baketik.org facebook.com/baketikfundazioa twitter.com/baketik