Bideoforoak “A través de los ojos de las mujeres palestinas”

DESKRIBAPENA

Bideoforo-saioak WACen (Women ‘s Affairs Center) eta Shashaten film laburren aukeraketa batek osatzen dituzte.

Bi erakunde hauek Zinema Jaialdi bat antolatzen dute urtero Palestinako lurralde okupatuan 2006. urtetik. Jaialdi honetan, emakume palestinar, arabiar eta nazioartekoen ikus-entzunezko ekoizpenak erakusten dira.

Bideoforo-saioetan emakumeek zuzendutako film laburren aukeraketa bat proiektatzen da, eta islatutako errealitateei eta egoerei buruzko eztabaida- eta gogoeta-gune bat irekitzen da, zehazki, Palestinako errefuxiatuen egoera humanitarioari buruzkoa.

HELBURUAK

  • Euskal herritarrak sentsibilizatzea genero-desberdintasunari eta emakume palestinarren egoerari buruz, kultur ekoizle gisa duten eginkizuna ikusaraziz, tokiko eta nazioarteko zinematografiari egiten dioten ekarpe- na ikusaraziz eta munduari buruz duten ikuspegia erakutsiz.
  • Emakume arabiar eta palestinarrei buruzko kultura- eta genero-estereotipoak desegiten laguntzea.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Bideoforoen iraupena proiektatu beharreko film laburren kopuruaren arabera alda daiteke, baina saio bakoitzeko, batez beste, 2 orduko iraupena kalkulatzen da, proiekzio-denbora eta gogoetarako denbora kontuan hartuta.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Giza Eskubideak,

Bideoforoak, generoa, Palestina, Pertsona errefuxiatuak, Zinema,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak.
- Elkarteak orokorrean.
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)

Lotutako kostuak

UNRWA Euskadi

Bárbara Ruiz Balzola
Hezkuntzako koordinatzailea Herritar Globalentzat, UNRWA Euskadi
bruiz@unrwa.es
944 346 731

Hurtado de Amézaga 10,
1o izq, Of 2
Bilbao

www.unrwaeuskadi.org facebook.com/UNRWAspain