Arte tailerrak

DESKRIBAPENA

Sorkuntza banakako eta taldeko prozesua da gure proposamenean. Horregatik, proposatzen ditugun tailer artistikoak parte hartzen duten haurren artean talde-kontzientzia sortuz abiatzen dira, horretarako dinamika eta jolas koo- peratiboak erabiliz.

Arreta berezia jartzen da haien interesak eta beharrak hautematen (hezitzaileak horietan oinarrituko baitira arte-hizkuntzak lantzeko).

Proposamenek joko-arau oso argiak eta errazak izango dituzte, haurrei segurtasuna emango dietenak, beren sormena jarioan uzteko eta garatzeko. Emaitzetan ez dago epaiketarik, prozesu baten aitortza baizik.

Jarduera horiek erakusketetara bisitak egitearekin eta irteerak egitearekin konbinatzen dira -inguruko materialak ezagutzeko eta jasotzeko, gero tailerrean aldatuko dituztenak-.

HELBURUAK

Bakarkako eta taldekako lana bultzatzea; ikasgelako bizikidetza ona, hizkuntza artistiko desberdinak erabiliz.

Neska-mutilek arte plastikoak (margoa, eskultura, serigrafia, collage, etab.) erabiliz jolasteko, esperimentatzeko eta adierazteko aukera izatea.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Tailer hauek ordubete inguru irauten dute. Ikasturte osoan zehar eman daitezke.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

arte plastikoak, bakarkako eta taldekako lana, Elkarrizketa, sormena eta parte-hartzea,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Elkarteak orokorrean
- Haurrak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)

Tailerren iraupenaren arabera, saio solteak diren edota ikasturtean zehar emango diren ikusi behar da

Ikertze Kultur Elkartea

Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61

Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia

www.ikertze.org facebook.com/ikertze