Antzerki Foruma

Teatro Forum

DESKRIBAPENA

Antzerki Forum lantegiak gizarteko hainbat arlotan bizikidetza lantzeko lantegiak dira. 2007tik gaur egunera arte landutako gaiak honakoak izan dira, besteak beste: eskola jazarpena, genero berdintasuna, kultur aniztasuna, bide-segurtasuna eta gatazka sozio-politikoaren ondorioak. Antzezlan batean oinarrituta, fikzioan aurkezten zaizkigun arazoei irtenbide errealak ematean datza lantegiak, egunerokoan gaizki dauden elementuak eraldatu eta gatazkari konponbidea emateko tresnak topatzen laguntzen du; ‘errealitatearen entsegu’ moduan definitzen dugu.

HELBURUAK

Antzerki-Forumak bizitzak aurkezten dizkigun zapalketa modu desberdinekiko –barne eta kanpokoekiko– autoliberazio prozesuak bultzatzen ditu: diskriminazioa, esplotazioa, indarkeria, botere gehiegikeria, manipulazioa, bazterketa, indarkeria psikologikoa, menpekotasuna, uniformazioa, isolamendua, pasibitatea, inkomunikazioa, emozio falta, apatia... eta beste asko. Antzerki-Forumak ikuslearen jarrera pasiboa gainditzea eta antzerki eta bizitzan autore-aktore bihurtzea ahalbidetzen du. Antzerki Foruma da:

  • dialogikoa, hau da, pertsonek batera eta elkarrengandik ikas dezaten berdintasunezko eta elkarrenganako trukea ahalbidetzen du;
  • emantzipatorioa, hau da, pertsonen burujabetza ahalbidetzen du barne zein kanpoko zapalketetatik askatzeko;
  • osokoa, hau da, modu kognitibo, emozional eta korporalean nahiz barne-mailako, pertsona-arteko eta gizarte mailako esperientzia harrigarriak ahalbidetzen ditu.

Hori dela eta, burujabetze (empowerment) eta autolaguntza prozesuak sortu eta bultzatzeko tresna egokia da. Autolaguntzaburujabetzak espazioa eta denbora behar ditu, pertsonengan konfiantza, eraldatze prozesu irekietarako ausardia eta baita ibiltzean hartzen diren bide kreatiboak ere.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Iraupena desberdina da jorratutako gaiaren arabera. 2 eta 3’5 ordu tartean daude guztiak. Antzerki Forumaren metodologia, Zapalduen Antzerkia deiturikoan oinarrituta dago. Antzezlanak gatazka bat aurkezten digu eta, ikusleak, aktore ere bihurturik, gatazka hori konpontzeko lan egin behar du taldekideekin batera. Talde-prozesu barnean, Antzerki-Forumaren teknika hainbat ariketa, joku eta dinamikez osatzen da, helburu desberdinak izanda ere elkarrekin erlazionatuta daudenak: norberak bere burua ezagutzea, zentzuak sentsibilizatzea, (auto)-pertzepzioa sendotzea, espazioa esperimentatzea, koordinazioa lantzea, taldeko integrazioa sustatzea, inprobisazioa garatzea, adierazpen ahalmenak handitzea (ahozkoa eta ahozkoa ez dena).

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza,

Biktimak, Egia, Erakunde ezberdinek garaturiko plan eta protokoloak, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea, Indarkeria eta terro- rismoa, Justizia, Memoria politikak,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Elkarteak orokorrean
- Obra batzuk edozein herritarrentzat zuzenduak dira
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)

Kasu bakoitzean ikusi beharrekoa

Baketik

Olatz Prat
Antzerki Foruma ataleko arduraduna
o.prat@baketik.org
688 681 466

Kondeko Aldapa 5B,
20400 Tolosa, Gipuzkoa

www.baketik.org facebook.com/baketikfundazioa twitter.com/baketik