Jardunaldiak Giza Eskubideak. Nazioko eta nazioarteko baliabideak eta desobedientzia zibila
Gaikako saioak
Giza eskubideen iraunaldia eta desobedientzia
Jardunaldiari hasiera emateko, hitzaldi markoa egingo da, giza eskubideak gaur egun dauden egoeran kokatzeko eta eskubide horiek betetzen direla bermatzeko indarrean dauden baliabide nazionalak eta nazioartekoak ezagutzeko. Bertaratutakoei Nazio Batuen sistema unibertsaleko barne-tresnen, TIOren (Nazioarteko Iritzi Auzitegia), TPPren (Herrien Auzitegi Iraunkorra), Nurembergeko Auzitegiaren eta beste batzuen funtzionamendua hurbilduko diegu.
Halaber, giza eskubideen defentsan, sustapenean eta desobedientzia zibileko praktiketan gizarte-erakundeek arlo instituzionaletik eta arlo penaletik izandako esperientziak ezagutuko ditugu.
Desobedientzia zibileko esperientziak
Jardunaldiaren bigarren zatian jakingo dugu desobedientzia zibilak zer dakarren eskubideen aldarrikapenean, emaitzetan eta gaur egun duen jadanekotasuna. Borroka eta aldarrikapen eredu horretara hurbildu nahi ditugu parte-hartzaileak. Gizarte zibila aktibatzea lortu duten esperientziak ikusarazi nahi dira, bereziki oso lorpen esanguratsuak izan dituztenak (legedia aldatzera iritsi direnak).
Gure herrialdean izandako esperientziak aurkeztuko dira, baina oso eremu desberdinetan egindakoak, hain helburu desberdinetarako balio duen borroka-metodo honi balioa emanez. Erakunde eta elkarteentzako lan-espazio bat ere egongo da, gaur egun kezka sortzen dieten giza eskubideen urraketak aztertzeko. Horretarako metodologia egoki bat erabiliko da pertsonak eta erakundeak protagonista bihurtuko direlarik: gure esperientziak partekatu ahal izango ditugu, geure behar eta lehentasunetatik abiatuta. Saioa praktikoa da, aukera emango da parte- hartzaileek epe laburrean egin ditzaketen ekintzak planteatzeko.
Jardunaldiaren laburpena
Egitaraua
Jardunaldien hasiera eta aurkezpena.
Mireya Perea
Eskubidez Foroko Presidentea.
Amaia Inza Bartolomé
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa (UPV/EHU).
Esparru ponentzia: Giza Eskubideak bermatzeko indarrean dauden estatuko eta nazioarteko baliabideak.
Carlos Martín Beristain.
Medikua eta Psikologian doktorea, eta ikertzailea aditua giza eskubideen urraketetan, bereziki Latinoamerikan eta munduko beste eskualde batzuetan. René Cassin 2020 saria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik
Aurkezpena: Patxi Zubiaur. Eskubidezko Zuzendaritza Batzordea
Administrazioaren eta jurisprudentziaren esperientziak giza eskubideen defentsan, sustapenean eta desobedientzia zibileko praktiketan.
Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta
EHUko Zigor Zuzenbideko eta Kriminologiako irakaslea.
Aurkespena: Eduardo Mateo. Eskubidezko Zuzendaritza Batzordea.
Elkarte gunea.
Giza Eskubideetan lan egitea eta mobilizatzeko proposamen alternatiboak
Bakeola-EDE Fundazioaren eskutik.
Eskubidez eskeron banaketa.
Ekimen honen bidez, bai bakarka eta bai beste kolektibo batzuekin elkarlanean, giza eskubideekin lotutako ekintzak garatzen dituzten erakunde guztiak aintzatetsi nahi dira; gazteek eta nerabeek inplikazio berezia dute hauetan.
Astialdi Sareak eta AstialdiForo-EGK-k Eskubidez 2024 saria jaso zuten.
Zorionak!