Palestinari buruzko elkarrizketak



FacebookTwitterLinkedInEmail

Eskubidezek «Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Kultura» online ikastaroaren jarduera sinkronikora gonbidatzen zaituzte.

Giza eskubideei eta bakearen kulturari buruzko ikastaroaren lehen blokearen barruan, Palestinako egungo egoera larriaz hitz egingo dugu, Nakba hasi zenetik 76 urte igaro direla gogoratuz. Nakba termino arabiarrak palestinarren exodoaren/kanporatzearen hasiera definitzen du. Teresa Aranguren eta Ane Irazabal kazetarien ahots aditu eta kokatuetatik, besteak beste, okupaziopeko bizitza eta blokeoa, errefuxiatuen auzia eta nazioarteak bizi dugun basakeriaren aurrean ematen duen erantzuna aztertuko dira. Saioa Barbara Ruiz UNRWA Euskadi eta Eskubidez Foroko kidea den ordezkariak moderatuko du.

Palestinari buruzko elkarrizketak (gaztelaniaz)

Data: 2024ko ekainaren 26a.

Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara

Hizlariak:

Teresa Aranguren Amezola kazetari bat da, eta bere ibilbide profesionala mundu arabiarreko eta gatazkan dauden eremuetako nazioarteko informazioarekin lotuta egon da. Mundu arabiarrari eta herri palestinarrari buruzko bi liburu argitaratu ditu: «Palestina, el hilo de la memoria» (2004) eta «Olivo Roto: Escenas de la ocupación» (2006).

Ane Irazabal Elokorobarrutia: EITBk gaur egun Berlinen duen korrespontsala. Ekialde Hurbileko hainbat lekutan lan egin du, Palestinan barne, eta   Arabiar Udaberriak Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian izan dituen ondorioak ikertu ditu. Azken urteotan, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako errefuxiatuen eta migrazio-fenomenoen dramaren jarraipena egin du.

Moderatzailea: Bárbara Ruiz Balzola. UNRWA Euskadiko ordezkaria.

Izena emateko: info@eskubidez.org

03 / 06 / 2024