28 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Lehen eta Bigarren hezkuntzara zuzendutako Unitate Didaktikoak dira, ikastetxean bizikidetza ona sustatzeko, bizikidetzarekin, komunikazioarekin, adimen emozionalarekin eta gatazken ebazpenarekin zerikusia duten gaien arabera multzokatutako jardueren bidez. Jarduerak adin desberdinetara zuzenduta daude, eta gai hauek taldeka eta bakarka lantzera bideratutako Zine Forumekin osatzen dira. HELBURUAK Harreman kooperatiboak bultzatu pertsonengan. Komunikazioa, emozioen adierazpena eta enpatia sustatu. […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Gatazka, etika eta bakea lantzeko filmak, bakoitza gida labur batek lagunduta, bere edukiari buruzko analisia eta gogoeta errazteko. Bi proiektutan datza: 1) bideoteka irekia, funtsaren (250 film baino gehiago) mailegua doan eta 2) bideokluba, urtean 10 film hautatzeko eta entregatzeko zerbitzua. HELBURUAK Zerbitzu honek gogoetarako ohitura eta izpiritu kritikoa sustatzea du helburu, horretarako, zinema […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Dokumental-film hau ikusi eta bideo-foruma. Euskaldun batek argentinarrekin izandako bizikidetza kontatzen du, apustu baten ondorioz panpa zeharkatzea erabaki zuenean, orgatila batekin ibiliz. HELBURUAK Dokumental honen bidez, argentinarrek atzerritarrekin duten bizikidetza eta elkartasuna ezagutarazi. Kasu honetan euskaldun batekin, Argentinako panpa oinez zeharkatzea erabaki zuen batekin, orgatilan bere premiak asetzeko gutxieneko ondasunak hartuta. Era berean, euskal […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA 25 urte arteko gazteei zuzendutako aukera da, botiloiagatik zigortuei. Zigorra KMLz eta bizikidetza onaren eta kontsumo arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-prestakuntzaz ordezka dezakete. Justizia Leheneratzailetik sortutako proiektua da. HELBURUAK Gizalegerik gabeko ekintzak egin dituzten gazteen ardura pertsonala indartzen du. Kaltea eragindako komunitatea konpondu. Gazteak kontzientziatu era honetako ekintzak errepikatzea saihesteko. IRAUPENA ETA METODOLOGIA 20 ordu gazte […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Irakasleei zuzendutako ikastaroa, giza eskubideetan hezteari buruz. “Giza Eskubideen irakaskuntza. Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikastetxeentzako jarduera praktikoak” obran jasotako eduki, metodologia eta jardueretan oinarritzen da. Ikastaroan, batetik, giza eskubideen sorrera eta historia aurkezten da eta, bestetik, giza eskubideetan oinarritutako heziketaren oinarrizko printzipioak. Halaber, aholku praktikoak eta jarduerak eskaintzen dira, irakasleek eta hezitzaileek Giza Eskubideen […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Gazteei eta publiko orokorrari zuzendutako zine-foruma. Bertan, pertsonen arteko bizikidetzaren hainbat alderdi gaitzat dituen luzemetraia bat ikusita, zailtasunak eta gatazkaren iturriak aztertzen dira. Gainera, beste gai hauek era jorratzen dira: identitatea, ezberdintasunarekiko beldurra, bestea norberaren ispilu gisa, etab. Kalitate handiko filmak programatzen dira eta ohiko zirkuituetan eskuratzen zailak direnak. Apustua da zine areto komertzialetara […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Memorialab laborategi-tailer bat da. Bere helburua bizi izandako indarkeriaren ondorioetan sakontzea da, gure iragan hurbileko memoriaren eraikuntza soziala egiteko. Memorialab laborategiek herritarren partaidetza sustatzen dute. Elkarrizketarako eta topaketarako proiektua da, bizitza-esperientziak partekatzeko, indarkeria politikoaren eraginari eta giza eskubideen urraketari buruz. Beharrezkoa da euskal gizartean tokiak prestatzea, bai indarkeriaren ondorioaz hausnartzea ahalbidetuko dutenak, eta bai […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Tailer honen helburua erresistentzia-eredua desegitea da, borroka- eta mobilizazio-agertoki sinboliko batzuk aztertuta. Azken batean, kriminalizazio, deportazio, jihadismo epaiketa edo antzeko “ekialdetze” prozesuei aurre egiten dieten norbanakoak edo kolektiboak, aktibistak, asilo beharra dutenak eta errefuxiatuak, paperik gabeak, emakume etorkinak protagonista dituzten “hiritartasun ekintzak” izango dira aztergai. HELBURUAK Fenomeno zehatz baten ikuspegi alternatiboa aurkeztu nahi da: […]
Irakurri gehiago
19 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Kolektibo bakoitzak gai eta erronka zehatzak proposatzen ditu lan egiteko, eta, horrela, partaidetza-prozesu bakoitzean lortu beharreko helburu espezifikoak ezartzen dira. Tailerrak kolektibo parte-hartzailearen jarduera-eremuaren barruan egin daitezke, eta parte hartzeko eta ahalduntzeko gune gisa balio dute. Metodologia elkarrizketa ikertzailean oinarritzen da. Taldeak ondorio batzuk aterako ditu, eta, horietatik abiatuta, hobetzeko proposamenak egingo dira. Askotan, […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Enpresetako eta erakundeetako taldeen esku-hartzea eta ikuskapena pertsonekiko eta taldeekiko lankidetzan oinarritzen da, beren baliabideak gara ditzaten eta beren lan-baldintzak eta baldintza pertsonalak hobetzen lagun dezaten. Zera eskaintzen dugu: Orientazioa eta laguntza, honako alderdi hauek lantzeko: bizikidetza, taldearen arteko harremana, lanbide-harremana/ikasleak/familiak/erabiltzailea/bezeroa, mugak eta rolen esleipena. Maneiatzen zailak diren egoerak aztertzea, esku-hartzeetan ongizatea eta harremana […]
Irakurri gehiago