Bizikidetza

Taller de convivencia intercultural

Kultura arteko bizikidetzari buruzko tailerra

28 / 10 / 2023

DESKRIBAPENA Tailer honen helburua da Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleekin immigrazioaren inguruko mito, aurreiritzi eta ideia okerrak lantzea, kultura arteko bizikidetza inklusiboari laguntzeko gure gizartean. HELBURUAK Kritikoki aztertu gure gizartean immigrazioaren inguruko aurreiritziak eta estereotipoak. Bizikidetza inklusibo eta kultura artekoari lagundu. Gure gizartean emakume etorkinak pairatzen duen diskriminazio bikoitza salatu: bai emakume den aldetik, eta bai […]

Irakurri gehiago

Oroimena bizigune

DESKRIBAPENA Oroimena bizigune – Habitar la memoria sentsibilizazio, komunikazio sozial eta oroimenaren eraikuntzarako proiektu partehartzailea da. Indarkeriari buruz euskal herritarrek dituzten iritzi eta lekukotzen ordezkari izan nahi du, iragan hurbila ezagutzeko prozesu parte-hartzailearen bidez eta ikus-entzunezko kontakizun eta istorioak sortzearen bidez. Proiektua prozesu berritzaile batean oinarritua dago, herritarren kontakizunak eraikitzea proposatzen du partaidetza, gogoeta eta […]

Irakurri gehiago

Bizi-kidetza eraikiz hazi

DESKRIBAPENA Badakigu bizikidetza “beste batzuekin bizi izatea” dela. Gizakiaren izatearen parte da. Ni-bestea harremana eraikitzea eskatzen du, aniztasuna onartzea, heterogeneotasuna aberastasun gisa bizi izatea, kooperazioa garatzea. Ardura hartzea eskatzen du. Alabaina, gaur egungo baldintza sozialek zaildu egiten dute hazkuntzan besteekiko loturen betebeharra, hain zuzen ere, afektibotasuna, sormena, jokoa eta autonomiaren garapena ahalbidetuko duten loturak. Programak […]

Irakurri gehiago

Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntz

DESKRIBAPENA Haurren eskubideekiko konpromisoa duen eskola, lortzeko moduko helburua da, baina zaila eman dezake hastea: Nola islatu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan? Zer nolako aukerak eskaintzen ditu eskola-autonomiaren egungo eremuak? Haurren eskubideen ikuspegia txertatu nahi bada ikastetxe batean, baina ez bada jakiten nondik hasi, UNICEF Euskadiko Batzordeak badu Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza izeneko proiektua, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua, haurren […]

Irakurri gehiago

Bitartekaritza-zerbitzuak (Amurrio, Basauri, Bilbao eta Portugalete)

DESKRIBAPENA Gizarte ikuspegi batetik bizikidetza-inguruak sustatzen esku hartzen dugu, zuzenean edo zeharka pertsonen bizitzan eragiten duten alderdi guztiak landuz. Komunitate mailan, gatazken ebazpenera zuzendutako zerbitzua eskaintzen da udal ezberdinen bidez, herritarrei zuzenduak, orokorrean doan, boluntarioki eta konfidentzialtasunez. HELBURUAK Bizikidetza-inguruak sustatu komunitate mailan. Gatazka-mailak murriztu hainbat udalerritan. Elkarrizketa-guneak sortu, bertan auzo mailan sortutako zailtasunak tratatzeko. IRAUPENA […]

Irakurri gehiago

Talde Psikoterapeutikoak eta gizarte ekintzakoak

DESKRIBAPENA Talde sozio-terapeutikoak. Kideen hazkunde pertsonalera bideratutako taldeak. Kideen gaitasun pertsonalak talde-testuinguru batean garatzea dute helburu, ongizatea hobetzeko. Parte-hartzaileek dinamizatzaileek eta taldeak lagunduta sentitzeko aukera izango dute, auto-behaketan arreta jarrita. Gizarte-ekintzako taldeak. Helburu komunak lantzera bideratutako taldeak, banaka nekez lor litekeen helburu zehatz baterantz jotzeko. Parte-hartzaileek ikaskuntza dialogikoaren boterea esperimentatuko dute, eta bertan hau egin […]

Irakurri gehiago

Aholkularitza bake eta bizikidetzarako politika publikoetan

DESKRIBAPENA Laguntza eta babes integrala udalei, bake eta bizikidetzarako tokiko politikak sortzeko eta garatzeko. HELBURUAK Laguntza eta babesa eskaini udalei, berauetatik sortu eta sendotu daitezen tokiko bizikidetzaren eraldakuntza-prozesuak politika mailan eta herritar mailan, pertsonen duintasunarekiko errespetuan oinarrituak. IRAUPENA ETA METODOLOGIA Egiteko lanaren mendean egonez. BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek argitalpenak, sentsibilizazio- […]

Irakurri gehiago

UNICEF Hezkuntza

DESKRIBAPENA UNICEFen hezkuntza-programa ikastetxeei zuzendua dago, eta zera bultzatzen du: Haurraren Eskubideak ezagutzea eta herritartasun global solidarioa eta arduratsua gauzatzea. HELBURUAK Haurren eta gazteen artean hainbat jarrera eta balio sustatu, besteak beste, elkartasuna mundu mailan, bakea, tolerantzia, justizia soziala, edota ingurugiro arloko gaiekiko kontzientziazioa; hori modu arduratsuan eta konprometituan egin ahal izateko, ezagutzak eta gaitasunak […]

Irakurri gehiago

Bakegintzan

DESKRIBAPENA “Bakegintzan” gida didaktikoa sei unitate didaktikok osatzen dute. Unitate bakoitzean, bake-heziketarekin zerikusia duen gai bat lantzen da, eta arlo desberdinetan landu ahal izango diren jarduera-fitxak eskaintzen dira: hizkuntzetan, gizarte zientzietan, natura zientzietan, matematikan, gorputz heziketan, heziketa plastiko-bisualean eta musikan. Fitxa guztiek baliabide didaktikoak ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta euskaraz dituzte. Paperean eta CDn dago eskuragarri. […]

Irakurri gehiago

Baliabide Pedagogiko Digitalak online

DESKRIBAPENA Ekimen honen bidez proposatu nahi da abentura birtual bat on line, material digital desberdinetan zehar, ezagutzeko zein eskubide diren besteren ezinak gizakiarekin. Gure askatasuna babesteko, justizia defendatzeko, errespetuz eta elkartasunez jokatzeko beharrak hurbiltasunetik planteatzen dira, gazteek bizi izateko moduko gatazkekin, baina inguru birtual baten erosotasunetik. Azken batean, eskolarekin eta familiekin elkarlana egin nahi da, […]

Irakurri gehiago