28 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Memorialab laborategi-tailer bat da. Bere helburua bizi izandako indarkeriaren ondorioetan sakontzea da, gure iragan hurbileko memoriaren eraikuntza soziala egiteko. Memorialab laborategiek herritarren partaidetza sustatzen dute. Elkarrizketarako eta topaketarako proiektua da, bizitza-esperientziak partekatzeko, indarkeria politikoaren eraginari eta giza eskubideen urraketari buruz. Beharrezkoa da euskal gizartean tokiak prestatzea, bai indarkeriaren ondorioaz hausnartzea ahalbidetuko dutenak, eta bai […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Kolonbiako Bakearen aldeko Mahai Sozialak (MSP) Euskadin, espazio garrantzitsua izatea du helburu diaspora kolonbiarrarentzat eta Kolonbiako herriarekiko Elkartasun internazionalistarentzat. MSPk, Kolonbiako erakunde sozial eta herrikoiek zehazten duten bezala, “Hirugarren Elkarrizketa Mahaia” izan nahi du, Habana-Kubako eta Quito-Ekuadorreko Mahaien osagarri eta barne hartzen dituena, matxinoen eta Juan Manuel Santosen gobernuaren artean. Kolonbiako MSPk Euskadin, ekintzarako […]
Irakurri gehiago
19 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Azken hamarkada hauetan, Geuzek izaera komunitario eta herritarra duten programa eta proiektu anitzak eta berritzaileak garatu ditu. Ona hemen adibide batzuk: jardunaldi dibulgatzaileak eta kongresuak, bizikidetza eta elkarrizketaren inguruko mahai/foroak, gogoetarako mintegiak politikarientzat, herritar boluntarioen ipuin-kontaketak eskoletan, gazteak ikus-entzunezkoetan gaitzeko tailerrak kalean elkarrizketak grabatzeko eta mini dokumentalak editatzeko, erakusketa eta lehiaketa artistikoak, gaiari buruzko […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Hezkuntza-komunitatetzat zera ulertzen da: bertako kide guztien arteko harreman-multzoan oinarritutako espazio komuna. Bertan, topaketak, bat ez etortzeak, adostasunak eta akordiorik ezak sortzen dira, zentroko bizikidetzan zuzenean eragiten dutenak. Horregatik, komenigarria dirudi berdinen arteko bitartekaritza-programa proposatzea hezkuntza-komunitatean, 3 fasetan oinarrituta: bizikidetzarako ikaskuntza, berdinen arteko bitartekaritza, eta bizikidetza eta bakerako ekintzak. HELBURUAK Ikasleak gatazkak modu baketsuan […]
Irakurri gehiago
18 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Gida didaktikoa da. Bertan, oinarrizko printzipioak eta jarduera praktikoak eskaintzen zaizkie Lehen hezkuntzako, Bigarreneko eta Batxilergoko hezitzaileei, baldin eta ikasleek Giza Eskubideak ezagutu ditzaten bultzatu nahi badute, eta eskubideak eta askatasuna errespetatuko diren giroa sustatu nahi badute. Jarduera bakoitza, bai Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari, eta bai Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenari lotzen zaie. Gidan, eranskina […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Jolas eta tailer honetan aurkituko dituzun 32 bake ereduak gure planetan bakea eraikitzen duten milioika pertsonen artetik hartutako lagin txikitxo bat baino ez dira eta bizi izan duten edo daramaten bizimoduan mundu baketsuagoa, bidezkoagoa eta giza eskubideak errespetatzen dituen planeta eraikitzen saiatzen dira. Beraien lana hobeto ezagutzeko, mahai jolasa asmatu dugu. HELBURUAK • Bakearen […]
Irakurri gehiago
17 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Euskal auzian izandako giza eskubideen urraketen biktimenganako elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-proposamena da. Izan hezkuntza-proposamenetik eta haren pedagogiaren muinetik, Bizikasi pedagogiatik sortua da. Bakerako bizikidetza-kultura berria bultzatzeko helburua dauka. HELBURUAK Euskal gatazka edo auzian izandako giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimekiko elkartasuna ikasgeletara eraman. Bihotzetik modulu didaktikoaren eremu teorikoari eta iradokizun praktikoei sarrera egin, biktimekiko […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA Hezkuntza Altxor ezkutua: XXI. menderako Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak, Jacques Delors buru duena, UNESCOri egindako txostenaren euskal bertsioa da. Hezkuntza ezinbesteko tresnatzat jotzen da gizateriak bake, askatasun eta justizia sozialaren idealetarantz aurrera egin ahal izateko. Heziketaren oinarrizko funtzioa defendatzen du pertsonen eta gizarteen garapen jarraituan, giza garapen harmoniatsuago, egiazkoago baten zerbitzura dagoen bide gisa, […]
Irakurri gehiago
DESKRIBAPENA 1998tik Gernikako Bakearen Museoak 3 bilduma nagusitan egituratutako argitalpen-ildoa sortu du: -Gernika-Lumoko Historia bilduma historia eta memoria gaiez jarduten da. -Museoak, Bakea eta Giza eskubideak bilduma: bakea eta giza eskubideetaz jarduten da. -Besteak Argitalpen ugarik osotzen dute museoaren argitalpen-ildoa eta paperean nahiz formatu digitalean daude eskuragarri gaur egun (doan deskarga daitezke). HELBURUAK Liburu hauen […]
Irakurri gehiago
16 / 10 / 2023
DESKRIBAPENA Injustizia dagoenean gatazkak sortzen direla eta gatazka horiek konpontzeko bide desberdinak daudela ulertarazi nahi da. HELBURUAK Gatazka nola ulertzen dugun ohartzea, konturatzea. Gatazka ona zein txarra izan daitekeela konturatzea. Gatazkak bideratzeko era desberdinak ezagutzea. IRAUPENA ETA METODOLOGIA Ordu bete. Dinamika baten bidez gatazkak sortuko dira eta erreakzioak behatuko dira. Ondoren, gatazka egoki bideratzeko tresnetaz […]
Irakurri gehiago