Memoriaren eguna 2021



FacebookTwitterLinkedInEmail

Memoriaren Eguna dela eta, Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian izan gara gaur goizean.
John Lennon-en Imagine abesti ezagunarekin hasi da ekitaldi hunkigarria. Hasieran, Xabier Euzkitzek, bakearen alde lan egin duten pertsona eta erakunde guztiei bere lana eskertu die.
Bideo aurkezpenean, lehen urrats zail hori eman zuten gizarte-mugimenduen aipamen berezia egin da, eta hauen artean, Itaka Escolapios, Eskubidez elkarteko kidea ere aipatu da..
Aurtengo leloa hauxe da: “Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko!”, motibazio politikoko indarkeriaren aurka bakearen alde postulatu ziren pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko.
Ekitaldia hasiera bezala amaitu da, Mikel Laboaren Txoria txori musikarekin.
Zorionak bakea eraiki zenutenoi!

10 / 11 / 2021