Nori zuzendua:
- Arlo formal eta ez-formaleko hezitzaileak
- Udaletako teknikariak
- GGKE
- Arduradun politikoak
- Ikasleak
- Eta bizikidetza, bake eta GGEEren inguruan interesa duen edonor
Iraupena: 140 ordu
Ia bi dekadaren inguruan lanean arituta Giza Eskubide eta Bake Kulturaren arloan dugun esperientziaren ondoren, Euskadiko Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakunde-Foroak eta bere 25 erakunde kideek abian jarri dute Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideen arloko online ikastaroaren laugarren edizioa.
Ikastaro honen helburua gure ezagutza eta trebetasuna esperientzia praktiko batetik hainbat eragilerekin (tokiko, nazio eta nazioarte mailan) partekatzea da.
Helburuak
- GGEE eta Bake Kulturaren historia eta bere inplementazioa aurkeztea orokorrenetik (alde teorikoa) tokiko eta egunerokoraino (alde praktikoa).
- Arlo honetan –tokiko eta nazioarte mailan- lan egiten duten erakundeek gauzatzen dituzten jarduerak ezagutzea eta aztertzea.
- Izpiritu kritikoa garatzea GGEE eta Bake Kultura arloan hezkuntza, gizarte, kultura… gaietan.
- GGEE eta Bake Kultura sustatzeko esperientziak, baliabideak eta tresnak eskaintzea.
- Gaur egungo bizikidetza-erronkak eta esperientzia praktikoak aztertzea
Beste edizio batzuk
- I. edizioa. Online Ikastaroa.
Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideak - II. edizioa. Online Ikastaroa.
Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideak