Jarduera Osagarriak

Actividades Complementarias
FacebookTwitterLinkedInEmail

Nori zuzendua:

  • Eskubidez Erakundeak
  • GGEE arloan diharduten EAEko beste erakunde batzuk
  • Publikoa oro har

Lan-ildo horrek urtean jarduera batzuk antolatzeko aukera ematen du, Eskubidezek orain arte jorratu ez dituen edo neurri txikiagoan landu diren beste gai batzuk ezagutarazteko. Gainera, jarduera hori hainbat formatutan sustatuz egitea ahalbidetzen da: prestakuntza, hitzaldia, tailerra, antzezlana, prentsa-txostena edo landu beharreko gairako egokia den beste metodología bat. Horrela, aberastu eta zabaldu egiten dira gai jakin horri buruzko ezagutzak, bai Eskubidez osatzen duten erakundeenak, bai horietan parte hartzen duten pertsona guztienak.

Erakunde kideak dira jarduera osagarri hauek bultzatzen eta antolatzen dituztenak. Jarduerak gainerako gizarte-erakundeei, erakundeei edota gai honetan interesa duen publikoari orokorrean zuzenduak dira.

Helburuak

  • GGEE eta Bake kulturaren historia aurkeztea eta orokorrenetik (zati teorikoa) tokikoenera eta egunerokoenera (zati praktikoa) ezartzea.
  • Arlo honetan lanean ari diren erakundeak, bai tokiko mailan eta bai nazioarte mailan, gauzatzen ari diren jarduerak ezagutzea eta aztertzea.
  • Izpiritu kritikoa garatzea GGEE eta Bake Kulturaren arloan hezkuntza, gizarte eta kultura gaietan.
  • Esperientziak, baliabideak eta tresnak eskaintzea GGEE eta Bake Kultura sustatzeko.
  • Bizikidetzarako erronkak eta egungo esperientzia praktikoak aztertzea.