Nori zuzendua:
- Eskubidez erakundeak
- EAEko Bakearen eta GGEEren aldeko erakundeak
Esperientzia trukerako proposamena da, Eskubidezek bezala, Bake eta Giza Eskubideen arloan diharduten beste lurralde batzuetako profesionalen artean.
Azken urteetan, hainbat lan-bidaia antolatu dira, bai nazio mailan eta bai nazioartean, beste errealitate batzuk ezagutzeko asmoz. Esperientzia-truke hauek helburu bikoitza dute: batetik, Eskubidez eta berau osatzen duten erakundeen lana ezagutaraztea eta, bestetik, lehen eskutik eta zuzenean ezagutzea beste leku batzuetan arlo honetan egiten den lana. Izan ere, bidaia hauek Espainiako Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan dauden sareak eta koordinazio-guneak ezagutzeko balio izan dute; eragin politiko handia duten ekintzak eta proiektuak bultzatzen dituzten hainbat erakundetara hurbiltzea ahalbidetu dute; eragin globala eta tokikoa duten kanpainak hurbiltzeko balio izan dute, etab.
Nazio eta nazioarteko esperientziak orain arte Bartzelonan (2015), Ipar Irlandan (2016), Madrilen (2017), Genevan (2018) eta Herbehereetan (2019) izan dira.
Ikasitako guztia Eskubidezek antolatutako Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideak online Ikastaroko V. Blokean jaso da.
Helburuak
- Esperientzia-trukea Bake eta Giza Eskubideen arloan
- Eskubidezeko erakundeen jarduerak ezagutzeko guneak sortzea
- Nazio eta nazioarteko beste erakunde batzuen errealitateak ezagutzea