Eskubidez aintzatespenak

Reconocimientos Eskubidez
FacebookTwitterLinkedInEmail

Nori zuzendua:

  • Elkarteak
  • Erakundeak
  • Hezkuntza zentroak
  • Aisialdi hezigarriko elkarteak
  • Herritarrak oro har

Helburuak

  • GGEE ezagutzea, elkarrekin egindako ekintzen bidez
  • Komunikazioa indartzea
  • GGEEren aldeko ekimenak aitortzea

Eskubidezek GGEE eta Bake Hezkuntzaren Erakunde-Foroa 2007an sortu zuenetik egiten ari den ibilbidea batzen du.

Bakearen eta GGEEren alde lan eginez egiten ari den ibilbide luze honen parte gisa, Eskubidezek bere irudi berriaren promozioa aprobetxatu nahi du lan-ildo berri bati ekiteko: Eskubidez aintzatespenak. Ekimen honen bidez, Giza Eskubideekin zerikusia duten ekintzak garatzen dituzten erakunde guztiak saritu nahi dira, bai bakarka, edo bai beste kolektibo batzuekin elkarlanean garatzen dituztenak. Horretarako, kanpaina berezi bat bultzatu du eta, bertan, nerabeak eta gazteak inplikatu dira bereziki. Eskubidezek baloratu du herritar gehienek eta, beraz, gazteek ez dutela ezagutzen GGEEk zer nolako inplikazioa duten gure eguneroko bizitzan (pertsona guztiei eskubideak bermatzeak zer esan nahi duen eta horrek sortzen dituen betebehar indibidual eta kolektiboak). Horregatik, proiektu honen bidez, GGEEren defentsarako ekintzak hurbildu, hausnartu eta planteatu nahi dira Komunitaterik hurbilenean.

Eskubidezeko erakundeek urte asko daramate GGEEren aldeko programak eta ekintzak inplementatzen eta, ekimen honekin, inguruko pertsona gehiagoren kontzientzia eta konpromisoa bultzatu nahi du. Eskubidez aintzatespen honek erreferente izan nahi du GGEEren arloko lanean, EAE osoan.

Lotura duten berriak