CEPA. Tailerrak

CEPA. Talleres
FacebookTwitterLinkedInEmail

Nori zuzendua:

  • Pertsona Helduentzako Hezkuntza Zentroetara joaten diren pertsona nagusiak eta biztanleak oro har.

Helburuak

  • Gogoetarako eta bizikidetzarako guneak sortzea, ikasleek iritzia adierazteko GGEEren inguruan bere bizitzan zehar eskuratutako ezagutzak, oroitzapenak eta esperientziak partekatuz.
  • GGEE landu pertsona nagusien kolektiboarekin.
  • Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetara (HHI) joaten diren ikasleek Giza Eskubideei buruz dituzten inpresioak eta iritziak jasotzea, era honetan, gizatalde honek Giza Eskubideen inguruan duen irizpidearen erradiografia fidagarria eta unean unekoa lortuz.

Esperientziaren Unibertsitatea

Ekimen honen helburua da HHIra (Helduen Hezkuntza Ikastetxeak) joaten diren pertsona nagusi guztiei hainbat tailer ematea Giza Eskubideekin zerikusia duten gaien inguruan: kulturartekotasuna eta bizikidetza, pertsonarteko harremanak, memoria eta isiltasuna belaunaldietan zehar, gatazken kudeaketa, sexu-orientazio eta abarren ondorio diren gorroto-diskurtsoak.

Hiru Lurralde Historikoetako HHIn egingo dira, eta ikastetxe bakoitzak eskainitako tailerren artean hautatuko du, bere ikasketa- eta hezkuntza-planari ondoen egokitzen zaiona.

Tailer bakoitza gai hauetan aditua den pertsona batek edo batzuek eman eta dinamizatuko dute. Tailer guztiak ikasleek modu aktiboan parte hartzera bideratuta daude, bakoitzean jorratuko den gaiaren inguruan iritzia emateko eta nork bere ikuspegia gehitzeko.