Nori zuzendua:
- Interesa duen adin nagusiko pertsona oro
Helburuak
- Entzute enpatikorako gune adierazgarriak sortzea.
- Era honetako elkarrizketetara ohituta ez daudenentzat guneak sortzea
- Belaunaldien arteko elkarrizketa eta transmisioa indartzea, isiltasuna eta prozesatu gabeko trauma betikotu dadin eteteko.
- Elkarrizketa-kalitatea sendotuko duen metodologia garatzea
Afaloste laborategi gastronomiko-soziala da. Bertan, talde anitz eta belaunaldiarteko bat txoko edo elkarte gastronomiko batean elkartzen da, elkarrekin jan eta hitz egiten dute, gure herrian hamarkadetan pairatutako jatorri politikoa zuen indarkeriaren inguruan dituzten esperientziak partekatuz.
Elkarrizketak elkarte gastronomikoetan eta txokoetan izaten dira, euskal kultura herrikoiaren leku ezagunak, nolabait, bere barnean gure herriaren historiaren parte bat gordetzen dutenak. Gure kultura gastronomikoa erabiltzen dugu gure oraintsuko memoria digeritzeko eta azken hamarkadetan gizarte gisa gertatu zaigunaren zentzu kolektiboa egiteko oinarri gisa.
Afalostek askotan tirabiratsua, polarizatua izan den edo izan ez den topaketa eta elkarrizketa ahalbidetzen du. Horrez gain, memoria sustatzen du eta memoria horrek denboran zehar gizabanako eta talde gisa nola eratu garen hobeto ulertzen lagunduko digu, iraganeko akatsetatik ikasten lagunduko digu, ez errepikatzeko, aitortuak izan behar duten zauriak sendatzen, eta etorkizuneko bizikidetzaren oinarriak ezartzen lagunduko duten balio eta praktika berriak eta zaharrak praktikatzen.
Egitura metodologikoa, bere osotasunean, talde-elkarrizketari eta gogoeta pertsonalari laguntzen dioten hiru fasetan egituratzen da: dibergentzia (ahots eta memoria guztiak entzun), emergentzia (afaria galdera sortzaileekin), konbergentzia (integrazio-galderak).
Osasun-alerta dela-eta txokoak itxita daudelako, 2020tik aurrera elkarrizketa hauek AfalosteOn formatu digitalera ere egokitu dira.