Pasa den asteazkenean, maiatzak 28, Gernikako Bakearen Museoak Tabisen-Tsunagu erakundeko Japoniako bisitari talde bati harrera egiteko plazera izan zuen.
Egun osoan zehar, bakearen, giza eskubideen eta memoria historikoaren alde museoko sailek egiten duten lana sakonki ezagutzen aritu zen taldea. Bisita elkartrukerako eta hausnarketarako giro batean kokatu zen, balio horiekiko nazioarteko konpromisoaren garrantzia azpimarratuz.
Era berean, Eskubidez eta Gernika Gogoratuz erakundeek egiten duten lana gertutik ezagutu ahal izan zuten, gizarte justuagoa, solidarioagoa eta giza duintasunarekiko begirunetsuagoa eraikitzeko misioarekin bat egiten duten erakundeak.
Eskubidez elkarteak benetan eskertu nahi du zure bisita eta interesa.
Arigato Tabisen-Tsunagu.