Eguneroko bizitza eta giza eskubideak Podcast sorta



FacebookTwitterLinkedInEmail

Osaginez--Crecer en Salud,, Eskubidez, Marie Langer – ProCC zentroarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren laguntzaz,  “Eguneroko bizitza eta Giza Eskubideak” aurkezten dugu, “Ustezko Osasun Normaltasuna” deiturikoari eta gure eguneroko bizitzan normalizatu ditugun ondoezei buruz hausnartzeko 5 podcasteko sorta.

Bost gairen bidez — indibidualismoa, mugak eta autoritatea, dolua, generoa eta parte-hartzea —,entzuteko eta hausnartzeko espazioak ireki nahi ditugu, gure gizarte-baldintzek arazo indibidual gisa bizi dugun horretan nola eragiten duten eta giza eskubideekin nola erlazionatzen den jakiteko.

Dagoeneko entzun dezakezu 1. atala: INDIBIDUALISMOA
Benetan gure erabakiak gureak dira?

Mirtha Cucco eta Eray Losada indibidualismoaz eta gure eguneroko bizitzan duten presentziaz mintzatzen dira 15 minutuz.

🎧 Entzun atal osoa:
1. atala: Indibidualismoa

Ekitaldiari amaiera emateko, aurrez aurreko topaketa bat egingo da azaroaren 7an, 10:00etatik 12:00etara, La Bolsa eraikinean (Pelota kalea, 10, Bilbo). Bertan, hausnarketak eta baliabideak partekatuko ditugu, bizitzeko beste modu batzuk elkarrekin pentsatzeko: osasungarriagoak, gizatiarragoak, solidarioagoak eta giza eskubideekin bat datozenak.

01 / 10 / 2026