Giza eskubideen lana Astialdian
2023-2024 ikasturtean zehar, Eskubidez-ek, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa osatzen dugun elkartegintzako eragileok, ikerketa bat bideratu dugu, astialdi munduko eragile nagusien ikuspuntua bereganatu ahal izateko. Ikerketa honen helburua;
- Egun Euskadi mailan astialdi elkarte/zerbitzu/taldeetan bideratzen den giza eskubideen inguruko ekintzen nondik norakoen berri izan.
- Begirale/hezitzaileen aukera, zailtasun eta beharren berri izan.
- Aurrera begira, GGEE arloan lantzeko kontutan izan beharreko gakoak jaso
Ikerketaren prozesuan zehar Astialdi Sareko, Astialdi Foroko eta EAE mailako Gaztelekuak kudeatzen dituzten 47 elkarte eta zerbitzuek parte hartu dute inkesta eta mahai inguruetan.