Editorial Argitalpenak

Giza Eskubideak eta bakegintza Euskadin

Esku artean duzun lan honek «Giza Eskubideak eta Bakegintza Euskadin» izeneko mintegian sortutako ekarpenak jaso ditu. Mintegi hori Gernikan egin zen, 2011ko martxoaren 25 eta 26an, Euskadiko Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren eta Asociación Española de Investigación para la Paz (AIPAZ) elkartearen arteko topaketan. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Kanpo Arazoetako eta Kooperazioko Ministerioaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentzia Espainiarraren laguntza izan zuen.