Editorial Argitalpenak

EAEko Bake, Bizikidetza eta GGEEri buruzko erakundeen baliabide-katalogoa

Ikerketa honek, Eskubidez osatzen duten erakundeek Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen arloan eskaini ditzaketen baliabide didaktikoen, esku hartzekoen, hezkuntzakoen eta bibliografikoen katalogoa jaso du, euskarria edozein dela ere (papera, digitala edo beste material bat).

Gida honekin modu grafiko eta errazean erakusten dira Eskubidezen kide diren edo izan diren erakundeen baliabideak: bai herritarren edo beste erakunde batzuen eskura dauden baliabideak (argitalpenak, gidak, etab.), bai pertsonek edo erakundeek eskatuta gara daitezkeen bestelako baliabideak: ikastaroak, tailerrak, materialak edo bakearen, bizikidetzaren eta/edo giza eskubideen arloko beste zerbitzu edo esku-hartze batzuk.