Baliabide didaktikoak

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

28 / 10 / 2023

DESKRIBAPENA Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bertsio egokitua da, lagunarteko hizkuntzan jarria eta publiko orokorrari zuzendua. Eskuragarri dago UNESCO Etxearen web orrian. HELBURUAK Giza Eskubideak herritarrei hurbiltzea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren betsio egokitu baten bitartez, lagunarteko hizkuntzan jarria. Argitalpenak eta dokumentazio zentroakBaliabide didaktikoak Giza Eskubideak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Euskara, Gaztelera EAE osoan – Ikastetxeak-Heziketa arloko […]

Irakurri gehiago

“Los Derechos Humanos, tu mejor instrumento” karta-sorta solidarioa

DESKRIBAPENA Mahai-jokoa, haurrentzako giza eskubideei buruzko karta-sorta. Karta bakoitzak arraza bakoitzeko pertsona bat, musika-tresna bat eta haurren eskubide bat irudikatzen ditu. Honela, haurrek, jolasten diren bitartean, guztiok berdinak garela eta giza eskubide berak ditugula deskubrituko dute; aldi berean, herrialde bakoitzeko musika-tresna tipikoak ikasiko dituzte. HELBURUAK Haurrek txiki-txikitatik ikastea pertsona guztien berdintasuna eta beren giza eskubideak […]

Irakurri gehiago

“Cooperativa El Recuerdo, Guatemala” Erakusketa

DESKRIBAPENA Erakusketa hau argazki bidez esplikatzen den panel batzuetan datza. Argazkiek Jalapan, Guatemalan, eratutako kooperatiba batean burutzen diren jarduerak erakusten dituzte. Panelek emakumearen ahalduntzearekin zerikusia duten gai hauek jorratzen dituzte: bizikidetza, emakume guatemalarraren egoeraren hobekuntza, bere giza eskubideak, osasuna eta ikaskuntza. HELBURUAK Guatemalako emakumearen egungo egoera eta bera ahalduntzeko dauden baliabideak ezagutarazi, bere kabuz irten […]

Irakurri gehiago

“El Vasco de la Carretilla, Gora Vasco” Filma

DESKRIBAPENA Dokumental-film hau ikusi eta bideo-foruma. Euskaldun batek argentinarrekin izandako bizikidetza kontatzen du, apustu baten ondorioz panpa zeharkatzea erabaki zuenean, orgatila batekin ibiliz. HELBURUAK Dokumental honen bidez, argentinarrek atzerritarrekin duten bizikidetza eta elkartasuna ezagutarazi. Kasu honetan euskaldun batekin, Argentinako panpa oinez zeharkatzea erabaki zuen batekin, orgatilan bere premiak asetzeko gutxieneko ondasunak hartuta. Era berean, euskal […]

Irakurri gehiago

Laburmetraiak: “Ez etorri niregana istorioekin” eta “Otsoaren ezkontza”

DESKRIBAPENA Laburmetraiek, umorearen bidez, etorkinei buruzko zurrumurrurik ohikoenetako batzuk tratatzen dituzte. Zurrumurruak alderdi pertsonal batetik tratatzen dira, orokortzeak zein zentzugabeak eta iraingarriak izan daitezkeen erakutsiz. Laburmetraietako batek atzerritarrentzako Barneratze zentroei (ABZ) buruzko informazioa ematea du helburu, hauei buruzko salaketa nagusi batzuk nabarmenduz. HELBURUAK Laburmetraien helburua bizikidetza aniztasunean lantzea da, biztanle atzerritarrei buruzko zurrumurruak, aurreiritziak eta […]

Irakurri gehiago

Homofobia Dagoeneko Historia da. Sexu Eskubideak = Giza Eskubideak Erakusketa

DESKRIBAPENA Erakusketa honekin homofobiaren aurka egiten ari den lana ezagutarazi eta ikusarazi nahi da, eta oraindik ere LGTBI kolektiboaren aurka egiten diren ekintza krudelak salatu. Erakusketa honek pertsonengana hurbildu nahi du estilo sinple batekin, LGTBIfobiaren egoera ezagutarazteko eta sexu eskubideekin eta giza eskubideekin ohitzen laguntzeko. Erakusketa honen osagarri gida bat dago, “Homofobia dagoeneko historia da. […]

Irakurri gehiago

“En sus Zapatos” antzerki-jolasa

18 / 10 / 2023

DESKRIBAPENA “En sus zapatos” Hortzmuga Teatroak UNRWA Euskadirentzat sortutako ikuskizuna da. Proposamenak antzerki- eta esperientzia-jolas bat planteatzen du, Palestinako emakume errefuxiatu askok egunero jasan behar izaten duten ikusezintasuna eta isiltasuna azpimarratzeko. Haien duintasunean eta eskubideetan sortzen den kaltea azpimarratzen du, eta horiei erreparatzen zaie Palestinako gizartea sostengatzen eta eraikitzen duten zutabeen adibide gisa. Jolas horretan, […]

Irakurri gehiago

Gaza Amal komikiaren erakusketa

DESKRIBAPENA Susanna Martinek UNRWArentzat egindako “Gaza Amal. Gazako zerrendako emakume ausarten istorioak” komikian oinarritutako erakusketa da. Gazako populazioak aurrez aurre duen egoera humanitariora hurbildu nahi gaitu, Palestinako emakume errefuxiatuen egoera azpimarratuz. Erresilientzia, bizitasun eta indarraren adibide dira Gaza Amalen kontatutako istorioak. HELBURUAK Gazako zerrendako errefuxiatuek bizi duten egoeraz sentsibilizatzea eta ezagutza kritikoa sortzea, emakumeen egoera […]

Irakurri gehiago

Komikia “Gaza Amal: Gazako zerrendako emakume ausarten istorioak”

DESKRIBAPENA “Gaza Amal: Gazako zerrendako emakume ausarten istorioak” Susanna Martinek UNRWA Euskadirentzat, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia, egindako komikia da, eta Palestinako emakume errefuxiatuei buruzko genero- eta kultura estereotipoak desegitea du helburu. Bere lau protagonistek, Amal, Hura, Khadira eta Hazeemek, Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbilduko zaituzte, haien familientzat, komunitateentzat eta herriarentzat etorkizun hobe baterantz aktiboki […]

Irakurri gehiago

Hazi, Arduratu eta Sortu Ezazu (CReC)

DESKRIBAPENA Hezkuntza-eremuari aplikatutako eskubideen ikuspegiak hainbat onura dakartza (Guadix et al., 2013;Sebba & Robinson, 2010): haurraren gaitasun eta ahalmen pertsonalak hobetzen ditu, eta autonomia, sormena eta espiritu kritikoa sustatzen ditu; ikasgelan erabakiak hartzeko prozesu proaktiboak garatzen ditu, eta gogoetarako gaitasuna hobetzen du; gizarte-kohesioko, bitartekaritzako eta komunitate-giroko prozesuak errazten ditu, eta komunitateko kide aktibo izatearen eta […]

Irakurri gehiago