DESKRIBAPENA
Tailer sozio-hezitzailea. Bertan, laburmetraien bidez, eskolako jendearekin lantzen dira giza eskubideekin, indarkeriarekin... zerikusia duten gaiak.
Laburmetraia bat edo bi ematen dira hautatutako gaia jorratzen dutenak, ikusitako materialaren inguruko analisi txiki bat egiten da eta, ondoren, jarduera, joko eta dinamika desberdinen bidez sakontzen da gai horietan. Gainera, saio bakoitzaren gida didaktiko bat eskaintzen da.
HELBURUAK
- Pertsonen oinarrizko eskubideetan sakondu, balioetan oinarritutako heziketaren bidez.
- Ikus-entzunezkoekiko jarrera kritikoa garatu, irudia ezagutzen unibertsoan integratzeko helburuz.
- Hizkuntza zinematografikoaren ezagutzan sakondu sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko bitarteko gisa, bere adierazpen-baliabideen bidez.
- Ikus eremua beste gizarte eta kultura batzuetara zabaldu, ezberdintasunarekiko errespetua lortzeko.
- Giza Eskubideen urraketak identifikatu edozein esparrutan, eta pairatzen dituztenekiko elkartasuna estimulatu.
- Tokiko mailako eta maila globaleko irtenbideei buruz sakondu, eta ekintzarako motibatu, ikasleen inplikazioaren bidez.
- Jarrera positiboko albisteak eta informazioak detektatu Giza Eskubideen inguruan.
- Informazioa transmititzeko hizkuntza eta modu desberdinak ikasi: prentsa, komikia, zinema, erreportajeak...
- Pertsonekiko errespetu maila handiagoa lortu adin, sexu, arraza, iritzi, premia eta kulturari dagokionez.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
2 ordu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Laburmetraien katalogo handia dugu, gai desberdinekoak eta kalitate formal handikoak.
Arreta berezia jartzen dugu laburmetraiak hautatzerakoan.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Giza Eskubideak, Indarkeria,
Analisia, Galderak sortu, Giza Eskubideak, Zinea,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)
375€ tailerra
Zinhezba
Helena González
Koordinatzailea
info@zinhezba.org
945 464 519 / 610 364 101
Aldape, 1.
01138 Manurga, Álava
www.zinhezba.org facebook.com/zinhezbaelkartea