Sexu eta genero-aniztasunean, Giza Eskubideetan eta LGTBI kolektiboan espezializatutako aholkularitza

DESKRIBAPENA

ALDARTE, LGTBIQ (lesbianak, gayak, transexualak, transgeneroa, bisexualak, intersexualak, queer) arloko erakundea. Kolektibo honekin lotutako gaietan laguntzen eta lanean dihardu: adinekoak, emakumeak, desgaitasunak, gazteak, immigrazioa, tratu txarra edo buruko gaixotasunak. Hauek dira gure lan-eremuaren adibide batzuk.

Hainbat erakunde, organismo eta administrazio publikori informazioa eta aholkularitza eman zaie: plan zuzentzaileak berrikusten, sexu-aniztasunaren eta genero-identitateen ikuspegia kontuan hartuta, sentsibilizazio-kanpainak egiteko ideiak ematen edo erakundeen web-orrietan aldaketak sustatzen, dagoen aniztasun horretara egokitzeko.

Halaber, azterlan eta txosten askotan hartu dugu parte.

HELBURUAK

  • Tresnak eskaintzea homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia sozialari aurre egiteko, eta sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen balioetan oinarritutako aukera-berdintasuna, bakea eta bizikidetza sustatzea.
  • Sexu- eta genero- aniztasunari buruzko politika publikoen garapenean orientatzea.
  • Giza eskubideen urraketari eta LGTBI kolektiboari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Aholkularitza-lana denez, egin beharreko plangintza edo enkarguaren arabera.

Eskuhartzea

Giza Eskubideak,

Azterlanak, GGEEei buruzko txostenak, LGTBI baliabideak., sexu-aniztasuna,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- LGTBI erakundeak,
- Erakunde feministak eta giza eskubideena
- Helduak (18>)

Erakundeari kontsultatu edota web-orriaren bidez: www.aldarte.org

Aldarte

Amparo Villar
Berdintasuneko Teknikaria
aldarte@aldarte.org
944 237 296

Berastegi 5-5 Dpto. 8-9
48001 Bilbao

www.aldarte.org www.facebook.com/aldarte.zentroacentro twitter.com/AldarteOrg