Sare on

Bakeola Sare on

DESKRIBAPENA

Urte dezente daramatzagu giza-heziketa programak garatuz HH, LH eta DBHko heziketa zentroekin lanean, Interneten inguruko bortizkeria prebenituz.

Urte hauetan IKTen erabilpen desegokiak sortzen dituen gatazkak saihesteko eta hezkuntza-komunitatean erabilpen arduratsu baten alde egiten diren esfortzuei laguntzeko lanean dihardugu.

Horretarako, egitasmo ezberdinak dauzkagu prestatuta:
Ikasle irakasleentzat (gazteek irakasleak hezten dituzte);
Etxe-TIC (gazteek familiak hezten dituzte);
Egon line (gazteek sareko bortizkeriaren fenomenoaren inguruan prestakuntza jasotzen dute);
eta, orokorrean, prestakuntza-saioak eta hitzaldiak ere antolatzen dira familia eta irakasleentzat.

HELBURUAK

  • Sare sozialek ematen dituzten aukerak ezagutu.
  • Sare sozialen erabilpen egokiak sustatu.
  • Giza sareen, bideo jokoak eta mugikorraren erabilpena aztertu. Bere potentzialtasunak eta arriskuak.
  • Sare barruko eta sare kanpoko errealitatea aztertu, lagunak, arau moralak, datu pertsonalak...
  • Enpatia eta asertibitate gaitasunak landu. Estereotipoak eta aurreiritziak gainditu.
  • IKTren erabilera zuzena sustatu ikus-entzumen bidez.
  • Norbanakoaren ohiturak aztertu eta ahal den neurrian hobetu.
  • Gazteen ezagutza areagotu.
  • Ikasleek sare sozialen erabilpen egokietan besteak trebatu (familia, irakasle, e.a.).
  • Segurtasun eta erabilpen egokiaren inguruko jarrera arduratsuak sustatu.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Ikastetxeak berak zehazten du egitasmo, prestakuntza eta esku-hartzea, eta baita honen iraupena ere.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik aholkularitza eskaintzen zaio ikastetxeko arduradunei, egitasmoa ikastetxeko bizitzan txertatzeko. Kategorian, baliabide didaktikoak ere aurreikusten dira.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Arriskuak-ardurak, Ciberbullying, Sare Sozialak, Sare sozialen erabilpen egokia eta legez kanpokoa, Segurtasuna,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6 - 11 urte)
- Gazteak (12 - 18 urte)
- Herritarrak orokorrean
- Helduak (18>)

- Bi orduko saioak garatzen dira, bai eta prozesu luzeagoak ere.
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko

Bakeola

Bizkaia: Igor Bilbao, Gipuzkoa: Maider Martiarena

Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032

Bizkaia:
Simon Bolivar 8b - 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15 - 20003 Donostia

www.euskalmemoriala.net/ emakumeenoroimenean.net/ facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola