DESKRIBAPENA
Proiektu kokurrikularrak komunitatean integratzen dira, pertsona eta haren ingurunea ardatz dituen SAREko lanaren komunitate-orientaziotik. Prebentzio unibertsaleko proiektuak dira, eskolatik egiten den hezkuntza-ekintza osatzen dutenak, eta irakasle-taldeentzako eta komunitatearen berezko beste programa eta zerbitzu batzuetarako baliabide gisa erabiltzen direnak.
Ikasleen gaitasun pertsonalak, sozialak eta hiritarrak esperientzia esanguratsuen bidez areagotzeko intentziozko ekintzak dira. Esperientzia horietan haurrek eta nerabeek aktiboki parte hartzen dute komunitatearekin elkarreraginean, eta horrek hezkuntza formalaren hedapen bihurtzen ditu ekintza horiek.
Zenbait adibide: Kin-ball, hezkuntza-kontratua, batzarra, banakako eta taldeko autokonpentsazio-dinamikak, forum laburra, jolas kooperatiboak, banakako, taldeko eta komunitateko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea.
HELBURUAK
Proiektu Kokurrikularraren azken helburua da haurrak eta nerabeak, pixkanaka, osasuntsuagoak, autonomoagoak eta solidarioagoak izatea. Horretarako, zera egin beharko dute:
- Borondatezko sartze-prozesu bat hasi ingurune inklusibo alternatiboetan (jarduera kokurrikularrak).
- Esperientzia esanguratsu eta atseginak bizi, gaitasunak areagotu ahal izateko.
- Aktiboki parte hartu, hezkuntza-komunitatearekin lehen pertsonan elkarreraginez.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Ikasturtea: Nolanahi ere, proiektu bakoitzak egoera bakoitzari egokitutako sekuentzia eta edukia izango du.
Eskuhartzea
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,
Gatazkaren Prebentzioa, Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eskola-eremuan, Kokurrikularra,
Euskara, Gaztelera
Araba
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Proiektuaren formatuaren arabera
- Diru-laguntzak izateko aukera
Kokuk
Aitor Jiménez
Lehendakaria
aitor.j@kokuk.org
653 744 693 / 688 632 186
Casa de Asociaciones Itziar.
Sala 1.4.
Plaza Zalburu s/n.
01003 Vitoria Gasteiz.
www.kokuk.org facebook.com/kokurrikularra twitter.com/kokurrikularra