DESKRIBAPENA
Memoria historikoa lantzeko erakusketa ibiltaria. Bi zatitan banaturik dago.
Lehenengo zatian IKUSPEGI OROKORRA azaltzen da (Gerra zibila eta Frankismoaren diktaduran bai Estatu Espainian nahi Euskadin izandako bizipen eta gertakizunak).
Bigarren zatian, TOKIAN TOKIKO IKUSPEGIA jasotzen da (erakusketa eskatzen digun hiriko bizipen eta gertakizunak jasotzen dira: hortaz, aldez aurretik, Bakeolak gerra zibila eta Diktadura Frankistan izandako tokian tokiko gertakizun eta eskubide urraketen inguruan ikerketa bat burutuko du).
Erakusketa jarri ondoren, modu askean edo eta bisita gidatuen bidez ikusi ahal izango da.
Bide batez, herriko ikastetxeentzako baliabide batzuk prestatzen dira beraiek ere oroimen historikoa landu dezaten erakusketara joan aurretik eta ondoren.
HELBURUAK
• Tokian tokiko memoria berreskuratu.
• Herrian aitortzarik egin ez zaizkien GGEE urraketak ikustarazi.
• Biktimen senideei eta elkarteei partehartzera sustatu erakusketaren diseinuan.
• Oroimen historikoa herritarrei gizarteratu.
• Oroimen historikoa berreskuratzeko baliabide pedagogikoak ahalbidetu hezkuntza komunitateari.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Erakusketa erakusgarri utzi nahi den denbora.
Erakusketa aldez aurretik diseinatzeko gutxienez hilabete bete.
Erakusketa 90 min. Ikusten da gutxi gora behera.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Erakusketak lau gune ditu:
1. GUNEA: Geure burua kokatuko dugu, zer gertatu zen? ESPARRU GLOBALA Gerra Zibilean eta horren ondotik, jarraian, etorritako denbora tarteanEspainian eta Euskadin izandako gertaeretara hurbilketa. 2. GUNEA: Eta nire herri/hirian zer gertatu zen? Gerra Zibilean eta frankismoan zure herri/hirian gertatutakoak. 3. GUNEA: Nortzuk dira egoera hau bizi izan zutenak? Egoera hau sufritu zuten pertsonentzako gunea, ahazturiko hainbat gizon eta emakumeren eta euren familien bizitzen istorioentzat, eta zehazki, urte horietan hildako edo desagerturiko herritarrentzat. 4. GUNEA: nik zer egin dezaket? Elkartasun agerpenak eta berriro ez gertatzeko bermeak lantzen dira. Giza-eskubideak defendatzeko beharrizana baloratzen da, eta taldearen eta norberaren konpromisoa jorratzen dira gertuko testuinguruan. Lau gunetik hiru, tokian tokiko baliabideekin, aitortzekin, e.a. osatzen da eta hortaz, aldez aurretik ikerketa eta baliabide bilketa bat burutzen da erakusketa dagokion herrira egokituz.
Kategorian, baliabide didaktikoez gain, sentsibilizazioko eta heziketako ekintzak dira ere.
Baliabide didaktikoak
Memoria Historikoa,
Biktimak, Egia, Gerra zibila eta Diktadura frankista, Gerra zibila eta Diktadura franquista, GGEE urraketak, justizia eta erreparazioa, Memoria historikoa, Oroimen historikoa,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Gazteak (12-18 urte)
- Helduak (18>)
- Proiektuaren garapenaren arabera
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko
Bakeola
Bizkaia: Rocio Salazar, Gipuzkoa: Maider Martiarena
Teknikariak
Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032
Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia
www.bakeola.org/oroimenabizirik/ facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola