Oroimen Historikoa lantzeko baliabide pedagogikoak

DESKRIBAPENA

Memoria Historikoa lantzeko 3 unitate didaktikoz osaturiko baliabide pedagogikoa da. Bakoitzak gerra zibila edo eta Diktadura Frankista garaian izandako eskubide urraketa bat jasotzen du.

1. Unitate didaktikoa: euskal deportatuak konzentrazio esparruetan.
2. Unitate didaktikoa: gerrako haurrak espainiako gerra zibilean.
3. Unitate didaktikoa: euskal emakumeak gerra zibil eta diktadura garaitan.

Baliabide guztiak gazteekin lantzeko bideraturik daude eta “ez errepikatzeko“ bermea lantzeko asmoz.

HELBURUAK

• Ikastetxeei hezkuntza baliabideez hornitu memoria historikoa landu dezaten.
• Gertatutakoaren inguruan konpetentziak eta ezagutzak areagotu (ez zela bidezkoa izan).
• Errepikatu ez dadin bermatzeko, behar dena landu.
• Biktima ezberdinen erreparazio sinbolikoa landu (konzentrazio esparruetako euskal herritarrak, emakumeak izateagatik (errepresaliatuak izandakoak eta gerrako haurrak).

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Unitate didaktiko bakoitza 2 ordutako 2 saiotan garatzea da ohikoena.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik dinamizatzaile bat jartzen da unitate didaktikoa garatzeko.

Kategorian, baliabide didaktikoez gain, esku-hartze-ekintzak ere daude.

Baliabide didaktikoak

Memoria Historikoa,

Biktimak, Gerra zibila eta Diktadura franquista, GGEE urraketak, Memoria historikoa,

Euskara, Gaztelera, Ingelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Gazteak (12-18 urte)

- Proiektuaren garapenaren arabera
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko

Bakeola

Bizkaia: Rocio Salazar, Gipuzkoa: Maider Martiarena
Teknikariak
Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032

Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia

www.euskalmemoriala.net/ emakumeenoroimenean.net/ facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola