Munduak Konektatuz Nazioarteko Proiektua

DESKRIBAPENA

Hezkuntza-proposamen telematiko eleaniztuna da, 8 hizkuntzatan (italiera, gaztelania, portugesa, ingelesa, frantsesa, galiziera, katalana eta euskara). Ikasgelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu 3 eta 17 urte bitarteko ikasleen artean, eta mundu osoko ikastetxeek hartzen dute parte.

Modu kooperatiboan lan egiten da, eta zentroak adin-tarte bereko lantaldeetan antolatzen dira. Urtero, herritartasun globalerako hezkuntzarekin lotutako gai zehatz batekin, adinari egokitutako proposamen didaktikoekin.

HELBURUAK

  • Ingurune sozial eta geografiko desberdinetako neska-mutilen arteko kulturarteko elkarrizketa bultzatzea.
  • IKTen bidez elkarlanerako espazio bat eskaintzea.
  • Lantzen den arazoa eragiten duten arrazoiez jabetzea eta errealitate hori aldatzeko konpromiso-proposamen bat egitea elkarrekin.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Jarduerak 3 fase nagusi ditu.

  1. Jardueraren aurreko asteetan, modulu telematiko bat irekitzen da irakasleentzat, jarduera prestatzeko balio duena. Fase horri behar den denbora eskaini ahal zaio.
  2. Ikasleekin egiten den jarduerak 12 aste irauten du, eta gutxienez astean ordu 1 eskaintzeko pentsatuta dago. Aste hauetan zehar, talde bakoitza Munduak Konektatuz online plataforman sartzen da, eta plataforma horren bidez jardueraren bilakaerari jarraitzen zaio. Lehen lana ikasgela-taldearekin egiten da gelan, eta bigarren lana, Internet bidez, zure lan-taldeko beste ikasgelekin.
  3. Amaitzeko, bigarren eta/edo lehen hezkuntzako ikasle batzuek egun bateko edo biko aurrez aurreko topaketetan parte hartzen dute, beren gogoetak eta proposamenak partekatzeko.

Baliabide didaktikoak

Giza Eskubideak,

Herritartasun Globala, Hezkuntza, Munduak konektatuz,

Euskara, Gaztelera, Italiera, Portugesa, Ingelesa, Frantsesa, Galegoa, Katalan

EAE osoan, Estatuan Nazioartekoa

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurtxoak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)

Doan

Oxfam Intermon

Lianella G. Mena
Hezkuntzako Unitateko Teknikaria Herritar Globalentzat Oxfam Intermon-Euskadi

94 416 64 62 / 94 416 00 00

Rodríguez Arias 5-7a.
48008, Bilbao.

www.conectandomundos.org facebook.com/OxfamIntermon twitter.com/oxfamintermon