MemoriaLab

MemoriaLab

DESKRIBAPENA

Memorialab laborategi-tailer bat da. Bere helburua bizi izandako indarkeriaren ondorioetan sakontzea da, gure iragan hurbileko memoriaren eraikuntza soziala egiteko. Memorialab laborategiek herritarren partaidetza sustatzen dute.

Elkarrizketarako eta topaketarako proiektua da, bizitza-esperientziak partekatzeko, indarkeria politikoaren eraginari eta giza eskubideen urraketari buruz.

Beharrezkoa da euskal gizartean tokiak prestatzea, bai indarkeriaren ondorioaz hausnartzea ahalbidetuko dutenak, eta bai bizikidetzari lagunduko diotenak orainean eta geroan.

HELBURUAK

Gatazkaren ondorioak aztertu, bizi izandako esperientzia (memoria) berreskuratzetik abiatuta, ondoren, elkarrekin sortuz eta preziatuz prozesatzeko. Hau da, gatazkaren memoria soziala berreskuratu nahi da harremanerako-pentsamendurako modu berriak proposatzeko, eraikitzaileagoak, aniztasuna errespetatuko dutenak, eta adiskidetzea eta bizikidetza sustatuko dituztenak euskal gizartearen barnean.

Ariketa osoa biltzen duen galdera sortzailea: Nola kudeatu bizi izandako gatazkaren memoria, orainean, bizikidetza eta adiskidetzea ezaugarri izango dituen etorkizuna sortzen lagunduko digun elementu gisa? Galdera nagusi hau tailerrean momentu desberdinetan aztertuko diren hiru galderak hornitzen dute:

Iragana: Zer gertatu zaigu?
Oraina: Zer ikasi dugu iraganetik orainean laguntzen diguna?
Etorkizuna: Zer egin behar dugu etorkizunean indarkeria ez errepikatzea ziurtatzeko?

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Egun bateko saioa (astean zehar edo larunbatean); egun eta erdikoa asteburuetan. Gune babestu batean eta eskarmentu handiko profezionalek bideratuta.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Bakeola elkarteek elkarlanean aurkeztutako ekimena.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,

Bakea, Bizikidetza, Errespetua, Giza Eskubideak, Memoria,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Gizarte zibileko edozein pertsona
- Helduak (18>)

Eskatu aurrekontua

Gernika Gogoratuz

Maria Oianguren Idígoras
Gernika Gogoratuzeko zuzendaria
mariaoianguren@gernikagogoratuz.org
946 253 558

Artekalea, 1-1º.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

gernikagogoratuz.org facebook.com/GernikaGogoratuzFundacion/ twitter.com/GGogoratuz youtube.com/user/gernikagogoratuz