Kalean uso, Etxea otso

DESKRIBAPENA

Saioak hezitzaile batek gidatzen ditu, eta ikasleei indarkeria matxistaren larritasuna helarazten saiatuko da, egiturazko arazo gisa.

Gai hauek jorratuko dira: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, matxismoa, bikotearekiko errespetua, maitasun erromantikoaren desmitifikazioa, etab. Horrez gain, emakume bat ere izango da bertan, indarkeria matxistaren biktima izan dena.

Horrela, ikasleek zalantzak argitu edo galderak egin ahal izango dituzte, lehen pertsonan bizi izan duen norbaitekin. Programa honen bidez, elkarrizketarako gaitasunak sustatu nahi dira – eta praktikan jarri, etika bizi baterako ariketa gisa –, elkarrizketan oinarritzen baitira, hain zuzen ere, pertsonen arteko bizikidetzarako eta errespeturako eta garapen intelektualerako prozesuak eta jarrerak.

Hezitzaileak proposatuko dituen 15 minutuko ikus-entzunezko bat eta hainbat jarduera ikusi ondoren, saioa zirkuluan egingo da, talde osoaren arteko elkarrizketa eginez.

HELBURUAK

Emakumeen aurkako tratu txarren prebentzioa eta sentsibilizazioa, eta pertsonen arteko tratu onari buruzko gogoeta.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Programa ikasgelan egiten da, eskola-ordutegiaren barnean. Formatu laburra -2 ordukoa edota luzea -4 ordukoa- aukeratu daiteke.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,

Elkarrizketa, generoa, indarkeria eta askatasuna, tratu ona,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)

Gutxi gorabehera, 300€ 2 orduko saioa eta 520€ 4 ordukoa

Ikertze Kultur Elkartea

Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61

Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia

www.ikertze.org facebook.com/ikertze