DESKRIBAPENA
Janusz Korczaken bizitza eta lana ezagutzeak esan nahi du ulertzea, gizadiaren historiako basakeria handienetako batetik abiatuta, guztion artean oinarrizko printzipio batzuk ezar ditzakegula, elkarbizitza on baten garrantzia ulertzeko.
Premisa horretatik abiatuta, ikasleei laguntza emango zaie Giza Eskubideen eta Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 10 artikuluak ezagutu eta ikertu ditzaten, horiek oso lotuta baitaude XX. mendeko pertsonaia garrantzitsu honen lanarekin.
Ikasleak berak deskubrituko ditu, bere kabuz eta taldean, programaren edukiak, metodo dialogikoa erabiliz.
Elkarrizketa, barneratzeko eta arrazoitzen eta erabiltzen ikasteko apustu gisa, sentimenduak eta arrazoibideak adierazteko. Ikaskuntza sustatzeko modu bat, helburu argi batekin: gatazkak konpontzeko entrenamendua.
HELBURUAK
Janusz Korczak mediku eta pedagogo poloniarraren figura liluragarritik abiatuta, programa honek Giza Eskubideak landu eta deskubritu nahi ditu, haurtzaroari dagozkionak azpimarratuz.
Elkarrizketa barneratzeko, arrazoitzen ikasteko eta erabiltzeko apustu gisa, sentimenduak eta arrazoibideak adierazteko. Ikaskuntza sustatzeko modu bat, helburu argi batekin: gatazkak konpontzeko entrenamendua.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
20 ordu, 2 orduko 10 saiotan banatuta.
Nolanahi ere, programa guztiz malgua da eta egokitu daiteke, ikastetxe bakoitzaren interes eta beharren arabera.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Bizikidetza, Elkarrizketa, haurren eskubideak eta parte-hartzea, pentsamendua,
Euskara, Ingelesa
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurtxoak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Proietuaren garapenaren arabera
- Diru-laguntzak eska daitezke gastuari aurre egiteko
Ikertze Kultur Elkartea
Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61
Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia
www.ikertze.org facebook.com/ikertze